Witwatersrand

26°12′13″S 28°2′43″E / 26.20361°S 28.04528°E / -26.20361; 28.04528
Urjauzia, Witwatersrand National Botanical Gardens.
Witwatersrand National Botanical Gardens.

Witwatersrand (afrikaansez: Witwatersrand, "ur zurien mendia"), Rand ere deitua, Hegoafrikako ipar-ekialdeko mendilerroa da, Gauteng probintzia mendebalde-ekialde norabidean zeharkatzen duena. 100 kilometro luze da eta 20 kilometro zabal.

Geografia

Batetik Ozeano Atlantikora isurtzen diren Vaal eta Orange, eta bestetik Indiako ozeanoan ahoa duen Limpopo ibaien banalerroa da. Tokiko kliman eragin nabarmena du, haizealde-haizebe efektua sortzen baitu; hori dela eta, Johannesburgeko iparraldeko aldiriak hezeagoak dira hegoaldekoak baino.

Witwatersrand eta Rand izenekin ezagutzen da Johannesburg Handiko Metropoli Eremua ere, Randfontein eta Carletonvilletik Springseraino hedatzen dena. East Rand, West Rand eta Sowetoko eremu zabalak ere hartzen ditu.

Ekonomia

Bertan daude munduko urre hobirik handienak. Izan ere, Witwatersrand izan da noizbait lurretik ateratako urre guztiaren  %40aren iturria.[1] Halaber, uranio, platino, harrikatz eta fosfato hobiak ere oparoak dira. Mineral ugaritasun horregatik, Rand izena eman zitzaion Hegoafrikako txanponari 1961ean.

Johannesburg, Germiston, Benoni, Springs eta Roodepoort hirietan metalurgia sare zabala osatu zen mineralok lantzeko.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2022/1/22 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. University Of Arizona. Scientists Discover That 40 Percent Of The World's Gold Is 3 Billion Years Old. sciencedaily.com (Noiz kontsultatua: 2022-1-22).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q587808
  • Commonscat Multimedia: Witwatersrand / Q587808

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 245029437
  • GND: 4119145-6
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Lekuak
  • TGN: 1112220
  • Wd Datuak: Q587808
  • Commonscat Multimedia: Witwatersrand / Q587808