Vija Celmins

Vija Celmins

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaRiga, 1938ko urriaren 25a (85 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
 Letonia
BizilekuaNew York
Hezkuntza
HeziketaHerron School of Art and Design (en) Itzuli
Indiana University – Purdue University Indianapolis (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
letoniera
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, grabatzailea, marrazkilaria eta artista
Parte-hartzailea
  • documenta 14 (en) Itzuli
Lantokia(k)New York
Lan nabarmenak
ikusi
  • Gun with Hand #1 (en) Itzuli
    Flying Fortress (en) Itzuli
    Web #3 (en) Itzuli
Jasotako sariak
ikusi
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia

Vija Celmins (Riga, Letonia, 1938ko urriaren 25a -) letoniar artista da.

Biografia

1944an Rigatik ihes egin behar izan zuen bere familiarekin, eta Alemania Mendebalde eta Ekialdeko lurraldeetan bizi izan zen iheslari gisa, harik eta elizaren laguntzarekin Estatu Batuetara aldatu zen arte. Familiarekin batera Indianapolisen finkatu zen.

Arte-eskola batean ikasi ondoren uda bat igaro zuen Yalen, eta UCLAn graduatu zen; 1965ean lortu zuen arte ederretako master-titulua. Ondoren irakasle gisa hasi zen lanean Kaliforniako Unibertsitatean.

Bere karreraren hasieran ikasle-garaietako abstrakzio-espresionismo estiloa alde batera utzi zuen eta bere estudioan berezko neurrian egindako zenbait irudi margotzen hasi zen, berriro modelo bat harturik margotzen ikasten, alegia. Ondoren, estudioa utzi eta kanpoko irudiak egiten hasi zen, Bigarren Mundu Gerra ondoreneko irudien nahasmena eta gogortasuna gogoan zuela. Ikuspegi apokaliptiko horiek ahulduz joan ziren gero, eta argazkiak oinarri harturik margotzeari ekin zion, eta orobat ekin zion zurezko eskultura margotuak egiteari. Garaitsu hartan, 1970 inguruan, egin zituen paper gaineko arkatzezko marrazkiak, heldutasuneko bere obraren aitzindari izan zirenak. Hamarraldi hartan zehar alde batera utzita eduki zuen margolaritza, baina 1980an berriro hasi zen margotzen, argazkiak oinarri harturik betiere.

Zenbait kritikariren ustez bere obretan fintasunez margotzen ditu, ez gauzak, baizik eta formak eta energia-moldeak, adibidez grabitatea, lurruntzea, higadura, etab.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q465777
  • Commonscat Multimedia: Vija Celmins / Q465777

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 96242347
  • ISNI: 0000000119353074
  • BNE: XX5302858
  • BNF: 13183255z (data)
  • GND: 119282828
  • LCCN: n79141538
  • NDL: 001178985
  • NKC: jo20241215874
  • NLA: 35970023
  • Tabakalera ID: 52229
  • CiNii: DA16871875
  • SNAC: w6vh6nct
  • SUDOC: 077615549
  • ULAN: 500078777
  • BIBSYS: 11042738
  • RKD: 105363
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 01283/eu_c_0538/c0538
  • Wd Datuak: Q465777
  • Commonscat Multimedia: Vija Celmins / Q465777