Victoriano Flamarique

Victoriano Flamarique
Bizitza
Jaiotza1872ko urtarrilaren 12a
Herrialdea Espainia
Heriotza1946 (73/74 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakapaiza

Victoriano Flamarique Biurrun (Beire, 1872ko urtarrilaren 12a - Tarazona, Zaragoza, 1946)[1] nafar apaiza eta kooperatibismoaren aitzindaria izan zen.

Biografia

Erriberriko apaiza izan zen 1903-1927 urteetan era Tarazonako kalonjea 1927-1947 urteetan. Erriberriko biztanleak, laborariak gehienak, gatazkan bizi ziren XIX. mendeaz geroztik salgai zeuden herri lurrak zirela eta.

Flamariquek 25 urte eman zituen Eliza katolikoaren elkarlana kooperatibista erabili nahian. Horretarako, erakunde ezkertiarren sindikatuek eta ELA-STV sindikatu kristauak ez bezala, klaseen arteko adostasun eta elkar-ulertzearen bila lan egin zuen. 1904. urtean Erriberriko Caja Rural delako kutxa sortu zuen; hurrengo urtean Larragako kutxarekin egin zuen bat; 1908an 40 ziren. 1911. urtean 140 bazkide zituen Bodega Cooperativa Olitense sortu zuen.

1920ko hamarkadako krisiak eman zion amaiera Flamariquek gogotik bultzatu zuen Erriberriko kooperatibismoari.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. Victoriano Flamarique Biurrun. navarrosilustres.wordpress.com (Noiz kontsultatua: 2016-03-08).
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12268863
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Auñamendi: 65669
  • Lur: 02187/eu_f_0760/f0760
  • DBE: url
  • Wd Datuak: Q12268863