Victor Osimhen

Victor Osimhen

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaLagos, 1998ko abenduaren 29a (25 urte)
Herrialdea Nigeria
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Nigerian Pidgin (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
VfL Wolfsburg2017 / 2019160
Nigeriako futbol selekzio nazionala2017 / 84
R. Charleroi S.C.2018 / 20193620
Lille OSC2019 / 3818
Società Sportiva Calcio Napoli2020 / 8547
 
Parte-hartzailea
  • 2019 Africa Cup of Nations (en) Itzuli
Posizio edo espezialitateaaurrelaria
Kirol zenbakia9
Pisua78 kilogramo
Altuera186 zentimetro

IMDB: nm10994458 Instagram: victorosimhen9 FIFA: 390427 UEFA: 250132987 Edit the value on Wikidata

Victor James Osimhen, Victor Osimhen izenez ezagunagoa (Lagos, Nigeria, 1998ko abenduaren 29a) nigeriar futbol jokalaria da, erdi-aurrelari moduan jokatzen du Italiako Serie A-ko SSC Napoli taldean, eta baita Nigeriako futbol selekzio nazionalean ere.

Futbol jokalarien merkatuko balioetan espezializatutako Transfermarkt web orriaren arabera 70 milioi euroko balioa du.[1] Gaur egun, kontinenteko aurrelari onenetarikoetako bat kontsideratuta dago, eta bere azkartasunak eta atearen aurrean erakutsi duen fintasunak hainbat kluben atentzioa erakarri du.[2]

Aurrealdean Khvicha Kvaratskhelia georgiarrarekin osatzen duen bikotea Europako onenetarikoa dela esaten da.[3]

Ibilbidea

Txikitatik bere herrialdean jokatzen hasi zen, Ultimate Strikers akademian hain zuzen ere, eta 2016ko urtarrilean, 17 urtez azpiko munduko txapelketaren ondoren, Wolfsburg taldearekin aurrekontratua sinatu zuen, 12 hilabeteren ondoren taldera batu zedin, 18 urte betetakoan. 2017tik 2019ra Victor Wolfsburgoko fitxarekin egon zen, baina lehenengoan bakarrik jokatu zuen taldearekin, bigarrenean Belgikako Charleroi taldera utzi baitzuten, denboraldi bukaeran erosteko klausula batekin. Azkenean denboraldi on bat egin zuen belgikako ligan, eta erosketa burutu zuten, 3,5 milioi euro ordainduta.

Hala ere, uda horretan bertan, 2019an, Lille frantziar taldeak jokalaria erosi zuen 12 milioi euro ordainduz. Covid-19 gaixotasunaren arrazoiagatik egin zen geldialdiaren aurretik erakutsi zuen maila bikaina izan zen, hainbat gol sartuz, eta horregatik 2020ko udako fitxaketa merkatuan eskaintza asko izango ditu.

Estatistikak

2023ko otsailaren 21ean eguneratua.
Kluba Herrialdea Urtea Partida(k) Gola (k) Asistentzia (k)
VfL Wolfsburg  Alemania 2016-2017 3 0 0
2017-2018 13 0 0
Guztira klubean 16 0 0
R. Charleroi S.C.(utzita)  Belgika 2018-2019 36 20 4
Guztira klubean 36 20 4
Lille OSC  Frantzia 2019-2020 38 18 6
Guztira klubean 38 18 6
SSC Napoli  Italia 2020-2021 30 10 3
2021-2022 32 18 6
2022-2023 24 20 4
Guztira klubean 86 48 13

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) «Victor Osimhen - Player profile 22/23» www.transfermarkt.com (Noiz kontsultatua: 2023-02-19).
  2. (Gaztelaniaz) «La locura que puede pagar el Manchester United por el fichaje de Osihmen» 90min.com 2023-02-08 (Noiz kontsultatua: 2023-02-19).
  3. (Gaztelaniaz) «Osimhen y Kvaratskhelia, una pareja de oro con un record histórico a tiro» OneFootball (Noiz kontsultatua: 2023-02-19).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q25253293
  • Commonscat Multimedia: Victor Osimhen / Q25253293

  • Wd Datuak: Q25253293
  • Commonscat Multimedia: Victor Osimhen / Q25253293