Utrechteko Batasuna

Lurraldeen mapa.

Utrechteko Batasuna Herbehereetako zazpi probintzia protestanteen batasuna izan zen. Probintzia Batuetako Errepublikaren jatorritzat hartzen da, 1648an Westfaliako Bakea sinatu arte ofizialki onartu ez zen arren. 1579ko urtarrilaren 23an sinatu zen.

Historia

1566an Herbehereak Gilen I.a Orange-Nassaukoak (1533-1584) zuzendurik, espainiar domeinuaren kontra altxatu ziren, kalbinismora bihurtuak ziren herri multzoak beraiekin bultzatuz. Albako dukeak (1508-1582) 1567 eta 1573 urteen bitartean burutu zuen zanpaketak Espainiari buruzko espainiar elezahar beltza eragin zuen.

1579ko urtarrilaren 5ean Espainiako Filipe II.aren agintea onartu eta Espainiako Koroari laguntzeko Arrasko Batasuna osatu zuten hegoaldeko probintzia katolikoek (Artoisko konderria, Hainauteko Konderria, Douai, Lille eta Orchies). Haien aurka eratu ziren zazpi probintzia protestanteak Utrechteko Batasuna sortuz. Probintzia Batuen aitzindaria izan zen batasun hau. [1]

Espainiako Filipe II.ak Gilen I.a Orange legetik kanpo utzi eta martxoaren 15ean bere buruari prezioa jarri ondoren, probintziek independentzia formala deklaratu zuten 1581eko uztailaren 26an Hagan sinatutako Abjurazio Aktaren bidez.[2]

Dokumentua

Utrechteko Batasunaren dokumentuak probintzia bakoitzak bere tradizioei eusteko zuen eskubidea, tradizio horien guztien batasun militarra eta kultu erlijiosoaren askatasuna jasotzen zituen. Izan ere, Espainiako Koroa probintzietako gobernari bezala onartzen bazen ere, akordioak erregearekiko harremanak asko hondatu zituen.

Dena dela, 1580an, gurtza katolikoa debekatu zen eta aitorpen horretako eliza guztiak Eliza nederlandar eraberrituari eman zitzaizkion. Ondorioz, katolikoen babesa galdu zuten.[3]

Batasuneko partaideak

1579ko urtarrilatik 1581eko apirila arte lurralde hauek sinatu zuten batasuna:[4]

  • Holandako probintzia
  • Zelandako probintzia
  • Utrechteko arkidiozesia
  • Güeldresko dukerria
  • Groningago probintzia. 1580eko martxoaren 3an espainiarren eskuetara pasa zen
  • Frisiako probintzia
  • Drentheko probintzia
  • Overijsseleko probintzia
  • Brabanteko dukerria, Lovaina salbu (1578tik espainiarra) eta ondoren 's-Hertogenbosch (espainiarra 1579ko uztailaren 1.tik)
  • Flandria konderria.

Espainiaren onarpena

Azkenik, urte askotako gerraren ondoren, 1609an sinatutako hamabi urteko su-etenean salbu, 1648ko Münsterko Itunak Espainiak Zazpi Herbehere Batuen Errepublikaren independentzia aitortzea ekarri zuen.

Erreferentziak

  1. http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia1.asp?sarrera=UtrechtekoBatasuna
  2. https://www.hiru.eus/eu/historia/la-hegemonia-espanola-felipe-ii
  3. «Catholics in the Dutch Republic were creative directors of their own lives». Leiden University.[1]
  4. https://issuu.com/egunea/docs/stein/133?mode=window

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q216165
  • Commonscat Multimedia: Union of Utrecht / Q216165

  • Identifikadoreak
  • GND: 4187292-7
  • LCCN: sh85141639
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q216165
  • Commonscat Multimedia: Union of Utrecht / Q216165