Urizaharreko anbar aztarnategia

Urizaharreko anbar aztarnategia
Motaanbar aztarnategi
Geografia
Map
Koordenatuak42°37′02″N 2°42′22″W / 42.617354°N 2.705978°W / 42.617354; -2.705978
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
Arabako eskualdeaArabako Mendialdea
UdalerriaUrizaharra

Urizaharreko anbar aztarnategia Euskal Herrian anbara aurkitu den tokirik garrantzitsuena da, eta Urizaharra udalerriko lurretan kokatzen da. Inklusioak dituen anbara da, gainera; hau da, fosildutako erretxinaren barruan intsektuak eta beste hainbat hondakin organiko identidikatu dira, eta baita airez eta likidoz betako burbuilak ere.

Gatzaga Buradonen dagoen beste aztarnategiarekin batera, Arabako anbara oso aberatsa suertatu da. Anbarean intsektuak, akaroak, armiarmak, krustazeoak, moluskuak zein landareak, onddoak eta bakterioak azaldu dira[1].

Aurkikuntza

1990eko hamarkadan, gemologia ikastaro bat antolatu zen Gasteizen, eta han trebatutako gemologo batek, eskualdeko anbara lantzen ari zela, zati batek barruan intsektu bat zuela ikusi zuen 1995ean. Indusketak antolatu ziren 1997. urtean, eta materiala Arabak Natura Zientzien museora eraman zen. Toloñoko mendilerroan dago aztarnategi originala, eta baita urte batzuk geroago aurkitutako beste bat (Montoria kontzejuaren inguruan egin ziren indusketak), baina kokapen zehatzik ez da eman, aztarnak babeste aldera[2].

Mila kilo arrokako, 10 gramo inguru anbar aurkitu izan dira aztarnategian[1].

Datazioa

Anbara Behe Kretazeoko Aptiar garaikoak da, duela 114 milioi urte ingurukoa; munduan dauden Kretazeo goiztiarreko aztarnategirik oparoenak dira hauek[1]. Konifera basoetako erretxina zen anbar hau, Araucariaceae motako zuhaitzena, uste denez[3].

13 intsektu ordena aurkitu dira Urizaharreko anbarean, horien artean munduan ezagutzen diren euli zaharrenetariko batzuk: Euliphora grimaldii izena eman diote espezie horri[4][5].

Erreferentziak

  1. a b c Arantxa, Txintxurreta Agirre. (2007-09-01). «Anbara: eztizko malko lehorrak» Zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-25).
  2. España, Instituto Geológico y Minero de. «IELIG - PV129: Yacimientos de Ambar de Peñacerrada» info.igme.es (Noiz kontsultatua: 2021-01-25).
  3. (Ingelesez) cmenorsalvan. Noticia Nº32: Ámbar del Cretácico, moléculas, ictiosaurios y cambio climático – Noticias de un Espía en el Laboratorio. (Noiz kontsultatua: 2021-01-25).
  4. (Gaztelaniaz) «Hallan en el sur de Álava nuevas capas de ámbar de hace 120 millones de años» El Correo 2006-08-31 (Noiz kontsultatua: 2021-01-25).
  5. «Fossilworks: Euliphora» fossilworks.org (Noiz kontsultatua: 2021-01-26).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q105071955
  • Wd Datuak: Q105071955