Txomin Jakakortajarena

Txomin Jakakortajarena
Bizitza
JaiotzaBerastegi, 1906ko abenduaren 19a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaBerastegi, 1993ko martxoaren 24a (86 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, poeta, erlezaina eta apaiz katolikoa
KidetzaEuskerazaintza
Zerbitzu militarra
Adar militarraEusko Gudarostea
Graduateniente
Parte hartutako gatazkakEspainiako Gerra Zibila
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Literaturaren Zubitegia: 506

Txomin Jakakortajarena (Berastegi, Gipuzkoa, 1906ko abenduaren 19a - Berastegi, 1993ko martxoaren 24a) euskal idazlea, itzultzailea, apaiza eta erlezaina izan zen.

Bizitza

Andoaingo eta Gasteizko apaizgaitegietan ikasi ondoren egin zen apaiz. Espainiako Gerra Zibilaren garaian, gudarien kapilau izan zen, eta ondoren Frantziara eta Argentinara erbesteratu zen. Harenak dira Aingerutxoa, Gure astoak, Maite eziña, Burgos aldeko eizak, Irri-bertsoak eta Len euzkotarra olerkiak.

Argentinan erlezaintza irakatsi zuen. Lan haren erakusgarri da Euskal Herrira itzuli eta, 1988an, argitaratu zuen Erlezaintza izeneko liburua (bi liburuki). Bestalde, euskaldunen odol bereziari buruz saio bat argitaratu zuen 1990ean, Rh ezezkorra euskaldunetan izenburupean, eta autobiografia bat, Bizitzan bi goi-asmo (1991) izenekoa. García Vellosoren El árbol de Guernica (Gernikako Arbola) eta José Hernández-en Martín Fierro (Matxin Burdin) obrak itzuli zituen euskarara. Kardaberaz Bazkunako eta Euskerazaintzako kide izan zen.

Lanak

Olerkiak

  • Aingerutxoa
  • Gure astoak
  • Maite eziña
  • Burgos aldeko eizak
  • Irri-bertsoak
  • Len euzkotarra

Erleizaintza

  • Erleizaintza (1988)

Autobiografia

  • Bizitzan bi goi-asmo (1991)
  • Edozein euzkaldun baten bizikerak (1992)

Saiakera

  • Rh ezezkorra euskaldunetan (1990)

Itzulpenak

  • García Vellosoren El árbol de Guernica (Gernikako Arbola)
  • José Hernándezen Martín Fierro (Matxin Burdin)

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo-loturak

  • Txomin Jakakortajarena, Literaturaren Zubitegia, zubitegia.armiarma.eus.
  • Santi Onaindia: Txomin Jakakortajarena, Euskal literatura VI, Etor, 1990, zubitegia.armiarma.eus.
  • (Gaztelaniaz) José Ramón Zabala: Jakakortejarena, Txomin, Hamaika Bide Elkartearen webgunea.
Autoritate kontrola
  • Wd Datuak: Q12268414