Txangurru

Ez nahasi Txangurru izena ere duen krustazeoarekin (Cancer pagurus).
Txangurrua
Irudi gehiago
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaMalacostraca
OrdenaDecapoda
FamiliaMajidae
GeneroaMaja
Espeziea Maja squinado
[[|]]

Txangurrua[1] edo langusta-karramarroa[2] (Maja squinado) Brachyura subordenako krustazeo bat da. Neurri handiko karramarro migratzailea da. Maiz, Cancer pagurus espeziekoei ere deritze txangurru.

Ezaugarriak

Oskola arantza eta konkor handiz beteta dago eta 20 zentimetroko diametroa izan dezake, 2.500-3.000 g inguru pisatzeraino.

7 edo 8 urte bizi dira naturan, Ozeano Atlantikoaren iparraldeko eremuetan eta Mediterraneo itsasoan. Organismo mota ugariz elikatzen da, hauen artean nagusienak honakoak direlarik: neguan algak eta moluskuak, udan berriz itsas trikuak eta itsas luzokerrak.

Emeak urteko lau aldiz ugaldu daitezke, eta 50.000-500.000 arrautza errun urtean.

Arrantza

Arrantza otarrez edo sarez egiten da eta legezko tamaina minimoa 120 mm da.

Frantzia da ekoizle nagusia, urtean 5000 tona, ekoizpenaren %70. Erresuma Batuak %10, Anglo-normandar uharteak 6%, Espainiak %3, Irlandak %3, Kroaziak %2, Portugalek %1 ekoizten dute, eta gainontzekoa Montenegrok, Danimarkak eta Marokok,[3]

Sukaldaritzan

Sakontzeko, irakurri: «Txangurru (gastronomia)»
Txangurrua Asturiasko El Rinconín Txoko edo Elkarte Gastronomikoan jateko prest.

Txangurrua oso estimatua da gastronomian, batez ere euskal sukaldaritzan. Aipatzekoa da Txangurrua Donostiako eran, mamia papurtu eta barazki saltsarekin nahastu ondoren oskola bete eta labean sartzean datzana.

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindiaren Hiztegi Batua
  2. Barrutia, Eneko. (2003). «Arrainen izenak Bizkaian XX. mendean» (pdf) Zainak (Donostia: Eusko Ikaskuntza) (25) ISBN 8484198790. ISSN 1137-439X. Bibcode: 1137-439X..
  3. Global Capture Production 1950–2004 (Elikadura eta Nekazaritza Erakundea, 2006-11-9)

Kanpo estekak

  • Txangurrua Donostiako eran.
  • Txangurrua papurtua maionesarekin.
  • Pikilloko piperrak txangurruz beteta.
  • Txangurru kroketak.
  • Txangurrua egosteko era.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2233169
  • Commonscat Multimedia: Maja squinado / Q2233169
  • Wikispecies Espezieak: Maja squinado

  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Datu taxonomikoak
  • ADW: Maja_squinado
  • BOLD: 151530
  • GBIF: 5178690
  • OBIS: 107350
  • ITIS: 199961
  • NCBI: 99391
  • Paleobiology Database: 235025
  • WoRMS: 107350
  • Kimikako identifikadoreak
  • UNII: Q0Y6VW3H38
  • Wd Datuak: Q2233169
  • Commonscat Multimedia: Maja squinado / Q2233169
  • Wikispecies Espezieak: Maja squinado