Tuterako zentral nuklearra
Tuterako zentral nuklearra 1970eko hamarkadan Iberduero enpresak Nafarroako Tuteratik iparraldeara dagoen Arguedas udalerrian eraiki behar zuen zentral nuklear baten proiektua izan zen.
Gladis del Estalen heriotza
1979ko ekainaren 3an, Tuteran, herrian eraikitzekoa zen zentral nuklearraren aurka antolatutako manifestazioan, goardia zibil batek Gladis del Estal emakume donostiarra tiroz hil zuen. Tirokatu zuen goardia zibila José Martínez Salas izan zen. Bi urte beranduago, 1981an Iruñean egindako irregulartasunez beteriko epaiketan, urtebeteko kartzela zigorrera kondenatu zuten.
Plangintza nuklearreko beste zentralak
- Debako zentral nuklearra
- Ispasterko zentral nuklearra
- Lemoizko zentral nuklearra
- Tuterako zentral nuklearra
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) Gladys del Estal Ekologistak Martxan webguneko artikulua.
- Datuak: Q12268298
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |