Traziar

Talde etniko infotaulaTraziar

Motatalde etniko historiko

Traziarra (antzinako grezieraz: Θρᾷκες; latinez: Thraci) indoeuropar herria izan zen, K.a. 2.000. urte inguruan Danubio aldean, Itsaso Beltzean eta Egeo itsasaldean bizilekua hartu zuena [1]. Traziarrak leinuetan antolatu ziren denbora luzez. Mertzenario eta esklaboz hornitu zuten Grezia. Ospakizun dionisiakoak egiten zituzten, borrokazaleak ziren, tatuajeak egiten zituzten eta hildakoak errausteko ohitura omen zuten. Trazieraz hitz egiten zuten. Egun desagertutako hizkuntza hau indoeuropar hizkunzten familian kokatzen da. Traziar zibilizazioa K.a. III. milaurtekotik K.a. III. mendera arte garatu zen. Traziar zibilizazioaren arlo asko oraindik ezezagunak dira.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. Christopher Webber, Angus McBride (2001). The Thracians, 700 BC–AD 46. Osprey Publishing. ISBN 1-84176-329-2.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q144964
  • Commonscat Multimedia: Ancient Thracians / Q144964

  • Identifikadoreak
  • NDL: 00573288
  • NKC: ph118135
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q144964
  • Commonscat Multimedia: Ancient Thracians / Q144964


Antropologia Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.