Transkei

Kokapena

Transkei Hegoafrikako hego-ekialdeko bantustana izandakoa da, egungo Lurmutur Ekialdeko probintzia osatzen duten lurraldeetan, Mozambikeko itsasartearen ertzean (Indiako Itsasoa). 41.620 km2 zituen, eta 3.400.000 biztanle (2003; xosa hizkuntzakoak gehienak). Hiriburua Umtata zen.

Ekonomia

Laborantza (tea, kafea, fruta-arbolak, lihoa) eta abere-hazkuntza (behi-azienda) ziren ekonomia-jarduera nagusiak.

Historia

1779tik 1879ra hedatu ziren xosen eta kolonialista europarren arteko gerren ondoren, 1879tik 1894ra bitartean britainiarrek Transkeiko lurraldeak erantsi zizkioten Capeko koloniari. 1910ean, Hegoafrikako Batasuna aldarrikatu zenean, Esperantza Onaren lurmuturreko zatia izan zen. 1959an, bantu biztanleak biltzea helburu zuen apartheid politikaren arabera, Transkei lehen homeland edo bantustan bilakatu zen. 1976an lurraldearen burujabetasuna aldarrikatu zuten, Nazio Batuek onartu ez zutena. 1990-1991n apartheida oinarritzen zeneko sistema legala desegin zen. 1994an konstituzioak Hegoafrikako biztanle guztien arteko berdintasuna aitortu zuen, arraza zena zela ere; estatuak edo batustanak desagertu egin ziren, eta estatuaren baitan integratu.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q466551
  • Commonscat Multimedia: Transkei / Q466551

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 162895144
  • GND: 4060657-0
  • LCCN: n79045536
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q466551
  • Commonscat Multimedia: Transkei / Q466551