Tim Boal

Tim Boal
Datu pertsonalak
JaiotzaTim Boal
1983ko uztailaren 8a (40 urte)
Saint Martin
BizilekuaAngelu Euskal Herria
Altuera182 cm
Pisua70 kg
Ibilbidea
Profesional urteak2007
SponsorrakPukas
Reef
Nixon
Surfersvillage
Island Style
Lorpen garrantzitsuenakWQS ASP Europako Txapelduna (2008)

Tim Boal (Saint Martin, Antillak 1983ko uztailaren 8a - ) surflaria da. Azken urteetan Angelun (Lapurdi) bizi da.

Biografia

Antilletan jaioa, bere familian jatorri frantses, irlandar eta karibearrak nahasten dira eta egun Angelun bizi da.

2008a izan da bere surf ibilbidean urte gakoa, Europako ASP txapelduna izan zelako; urte horretako irailean izan zuen zauriagatik izan ez balitz aukera handiak izango zituzkeen munduko txapelketa ere lortzeko.

Surfaz gain igeriketa, body boarda eta bela ere gustuko ditu eta azken kirol honetan Optimist motako estatuko txapelduna izan zen.

Palmaresa

Tituluak

Garaipenak

Beste emaitza batzuk

  • 2007 : 2.a WQS ASP Europako Txapelketan eta 47.a WQSen
  • 3.a Newcastleko Maitland Toyota Open (WQS 4 izar)
  • 4.a Hot Tuna Central Coast Pro Soldiers (WQS 4 izar)
  • 9.a Lacanauko Sooruz Lacanau Pro, (WQS 6 izar)
  • 7.a Zarauzko Zarautz Surf Pro (WQS 3 izar)

Kanpo loturak

  • (Frantsesez) Frantziako Federakuntzako profila[Betiko hautsitako esteka]
  • (Ingelesez) www.pukasteam.com
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3528588
  • Wd Datuak: Q3528588