Thomas Cole

Thomas Cole

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaBolton eta Bolton le Moors (en) Itzuli, 1801eko otsailaren 1a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
HeriotzaNew York eta Catskill, 1848ko otsailaren 11 (47 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Anai-arrebak
ikusi
  • Sarah Cole (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Ikaslea(k)
ikusi
  • Frederic Edwin Church
Jarduerak
Jarduerakmargolaria eta grabatzailea
Lantokia(k)Steubenville (Ohio)
New York
Filadelfia eta Pittsburgh
Lan nabarmenak
ikusi
  • The Oxbow (en) Itzuli
    The Voyage of Life (en) Itzuli
    The Subsiding of the Waters of the Deluge (en) Itzuli
    The Course of Empire (en) Itzuli
MugimenduaHudson Ibaiaren Eskola
Genero artistikoapaisaia margolaritza

Musicbrainz: 87a3b0c8-8894-47ff-b113-3561440de8b4 Discogs: 2252138 Find a Grave: 9365212 Edit the value on Wikidata

Thomas Cole (Bolton le Moors, Lancashire, Ingalaterra, 1801ko otsailaren 1a -Catskill, New York, 1848ko otsailaren 11) Estatu Batuetako margolari ospetsua, Hudson Ibaiaren Eskola sortu zuen.

Biografia

Haren ibilbide artistikoa xilografo bezala hasi zuen, Ingalaterran. 1819an gurasoekin Estatu Batuetara emigratu zuen eta irarle moduan jarraitu zuen lanean. 1823an Pennsylvaniako (Filadelfia) Arte Ederren Akademian ikasten hasi zuen. Orduan margotu zituen lehenengo paisaiak. Bizitza ateratzeko, bestetik, erretratuak egiten zituen. Bi urte geroago Catskill-era joan zen, New Yorkeko estatuan, Hudson ibaiaren ondoan. Bere paisaiak lasten ezagutzera eman ziren; haien erromantizismoa eta zentzu alegorioak ospetsuak egin ziren. Kritikari askoren ustez Cole Estatu Batuetako lehenengo paisaia-egile garrantzitsua izan zen. Bere gai nagusiak, Hudson ibaiarekin batera, New Hampshiren Mendi Zuriak eta Catskilleko mendiak ziren. Margolan horiek arrakasta handia izan zuten eta New Yorken erraz saldu ziren. Saltzeko lan horretan John Trumbull margolari ezagunaren laguntza izan zuen: behin haren lanak erakusleiho batean ikusi zituen eta laguneei gomendatu zituen.

1829tik 1832ra eta 1841tik 1842ra margolaria Europan zehar ibili zen. Orduan, margolari ingelesen eragina ezagutu zuen, batez ere Joseph Mallord William Turner eta John Martinenak. Florentzian denbora gehiago egon zen, Horatio Greenoughen etxean. Bidaia hau ondoren hasi zuen bere garaia alegorikoa, "Inperioaren ibilbidea" (1836, New York Historical Society) eta Bizitzaren bidaia, lau lanekin: haurtzaroa, gaztetasunam heldutasuna eta zahartzaroa (1840, Munson-William-Proctor Institute, Utica).

Lortu zuen ospeari esker bestea paisaia-egile amerikarrak erakarri zituen: Asher Brown Durand, Albert Bierstadt, Frederic Edwin Church, Jasper Francis Cropsey, e.a. Talde horri Hudson Ibaiaren Eskola deitzen zaio.

Thomas Coleren Kanporatzea. Ilargia eta suaren argia (1828). Madrilgo Thyssen-Bornemisza museoa
Thomas Coleren Kanporatzea. Ilargia eta suaren argia (1828). Madrilgo Thyssen-Bornemisza museoa

Estiloa

Claudio de Lorena izan zen bere erreferente nagusietariko bat. Cole 1825an New Yorken kokatu zen eta Hudson ibaiaren inguruak hasi zen margotzen. Haren helburua ez zen paisaia hutsa jasotzea: paisaia-margoak mezu moral bat zabaldu behar zuen, historia-margoek egiten zuten moduan. Paisaietatik at, gai biblikoak margotu zituen; horietan argiak balore sinboliko handia zuen, esaterako Edengo Lorategiaren kanporatzea (1828, Bostongo Arte Ederren Museoa).

Iruditegia

  • Azken Mohikanoaren eszena (1827), Wadsworth Atheneum
    Azken Mohikanoaren eszena (1827), Wadsworth Atheneum
  • Kaaterskillgo ur-jauziak (1826), Wadsworth Atheneum, Hartford.
    Kaaterskillgo ur-jauziak (1826), Wadsworth Atheneum, Hartford.
  • Erroma gertuko akueduktoa (1832).
    Erroma gertuko akueduktoa (1832).
  • Erraldoiaren kopa (1833), Metropolitan Museum of Art, New York.
    Erraldoiaren kopa (1833), Metropolitan Museum of Art, New York.
  • The Oxbow (1836), Metropolitan Museum of Art, New York
  • Biziaren bidaia: Zahartzaroa (1842), Washingtongo Arte Galeria Nazionala.
    Biziaren bidaia: Zahartzaroa (1842), Washingtongo Arte Galeria Nazionala.
  • Gurutzea arratsean (1848), Thyssen-Bornemisza Museoa, Madril.
    Gurutzea arratsean (1848), Thyssen-Bornemisza Museoa, Madril.
  • Edeneko Lorategitik kanporatzea (1828), Museum of Fine Arts, Boston
    Edeneko Lorategitik kanporatzea (1828), Museum of Fine Arts, Boston
  • Paisaia erromantikoa, erortzear dagoen dorrearekin (1832–36), Albany Institute of History & Art
    Paisaia erromantikoa, erortzear dagoen dorrearekin (1832–36), Albany Institute of History & Art
  • Inperioaren igarotzea (1835–1836), New-York Historical Society
    Inperioaren igarotzea (1835–1836), New-York Historical Society
  • Arkitektoaren ametsa (1840), Toledo Museum of Art
    Arkitektoaren ametsa (1840), Toledo Museum of Art
  • Biziaren bidaia:Gaztaroa (1842), National Gallery of Art
    Biziaren bidaia:Gaztaroa (1842), National Gallery of Art
  • Segestako tenplua (1843), Museum of Fine Arts, Boston
    Segestako tenplua (1843), Museum of Fine Arts, Boston
  • Bi Lakuen eta Mendiko etxearen ikuspegia, Catskill mendiak, goiza (c. 1844), Brooklyn Museum
    Bi Lakuen eta Mendiko etxearen ikuspegia, Catskill mendiak, goiza (c. 1844), Brooklyn Museum
  • Il Penseroso (1845), Los Angeles County Museum of Art
    Il Penseroso (1845), Los Angeles County Museum of Art
  • Basoetako etxea (1847), Reynolda House Museum of American Art
    Basoetako etxea (1847), Reynolda House Museum of American Art
  • Prometeo kateatua (1847), Fine Arts Museums of San Francisco
    Prometeo kateatua (1847), Fine Arts Museums of San Francisco

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

(Gaztelaniaz):Thomas Cole Madrilgo Thyssen-Bornemisza Museoan.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Thomas Cole Aldatu lotura Wikidatan
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q334001
  • Commonscat Multimedia: Thomas Cole / Q334001

  • Wd Datuak: Q334001
  • Commonscat Multimedia: Thomas Cole / Q334001