Teutoi

Teutoien migrazioak

Teutoia[1] (latinez: Teutones, Teutoni) Germaniako antzinako herria izan zen, jatorri ezezagunekoa, germaniarra edo zelta agian. Itsaso Baltikoaren ertzean egokitu ziren K.a. II. mendean, Jutlandian. K.a. 113. urte aldera, zinbriarrekin elkartu eta Galiako lurretan sartu ziren. Erromatarrek suntsitu zituzten Aquae Sextiaeko Guduan (K.a. 102, gaur egungo Aix-en-Provence). Erdi Aroan, gaur egun Alemania den lurraldean bizi ziren biztanleak deitzeko erabili zen izendapena; hortik datoz, teutsch edo deutsch hitzak.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017/9/20 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. Euskaltzaindia. (2015-1-30). 174. araua: Antzinateko herriak. Ekialdeko eta Europako herriak. , 6 or..

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q179674
  • Commonscat Multimedia: Teutons / Q179674

  • Wd Datuak: Q179674
  • Commonscat Multimedia: Teutons / Q179674