Teknopolis

Teknopolis
Jatorria
Jatorrizko hizkuntzaeuskara
Jatorrizko herrialdeaEuskal Herria
Ezaugarriak
Ekoizpena
EkoizleaElhuyar Fundazioa
Emanaldia
Jatorrizko igorleaEuskal Telebista
Almidoitik zelulosara, Teknopolis saioko atal bat. Guillermo Roarenak dira irudiak eta testuak, eta Oihana Jauregirena ahotsa.

Teknopolis Elhuyar Fundazioak ekoizten duen telebista-saioa da. 1999an jaio zen, eta, geroztik, astero ematen da, euskaraz ETB1ean, eta gazteleraz ETB2an. Publiko orokorrari zuzenduta dago, eta Euskal Herriko eta mundu osoko zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren berri ematea du helburu. Erreportajeak, elkarrizketak, egungo albisteak eta oinarrizko zientzia-azalpenak eskaintzen ditu, era atsegin eta entretenigarrian.

Saioaren aurkezlea Iñaki Leturia zen 2019. urtean. 20 sasoitik gora egin dituzte jada.[1] Hauek ere lan egiten dute programan: Aitziber Agirre (aurkezlea), Maider Egues (aurkezle eta zuzendaria), Alfontso Mujika, Oier Araolaza eta Guillermo Roak (marrazkiak. 3D animazioak eta erreportajeak).

2019an, saioaren 20. urteurrenean, iragarri zen Teknopolis aurrerantzean lankidetzan arituko zela Euskal Herriko Unibertsitatearekin. Zientzia dibulgazioa egiteaz gain, programak zientziarako bokazioak sustatzea ere helburu zuela adierazi zuten Elhuyar Fundaziokoek, batez ere emakumezko gazteen artean[2].

Sariak

  • 2015: VII. Tecnalia Kazetaritza Saria telebistako atalean.[3]
  • 2014: Ikaslan Saria. Lanbide Heziketako Institutu Publikoen Elkarteak emandakoa.[4]
  • 2006: Tecnalia-ren III. Kazetaritza Sarirako accesita.[5]
  • 2006: Bizkaiko Foru Aldundiko Berrikuntza Sailaren saria eman zioten
  • 2006: Rikardo Arregi Kazetaritza Sarian izendapena jaso zuen Elhuyar Zientziaren Komunikazioa saileko kazetari-taldeak.
  • 2002: Robotiker saria jaso zuen.

Erreferentziak

  1. Berria.eus. «Hogeigarren sasoia «motorra ukitu gabe» abiatuko du 'Teknopolis'-ek» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-05-31).
  2. Lartzanguren, Edu. «'Teknopolis' saioak 20. urteurrena ospatuko du ETBko sasoi berrian» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-06-05).
  3. «Teknopolis: Teknopolis, Tecnalia sariaren irabazle» teknopolis.elhuyar.org (Noiz kontsultatua: 2019-12-03).
  4. «Teknopolis: Ikaslan saria Teknopolisentzat» teknopolis.elhuyar.org (Noiz kontsultatua: 2019-12-03).[Betiko hautsitako esteka]
  5. Lopez Viña, Rakel. (pdf) Teknopolis:berritua Interneten. (Noiz kontsultatua: 2019-12-03).

Ikus, gainera

  • Norteko Ferrokarrila (irratsaioa)

Kanpo estekak

  • Teknopolis
  • 15 urte berezia. Teknopolisen 15 urtetako historian agertu diren erreportaje aipagarrienen bilduma. (2014/12/19)
  • Elhuyar
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q31187695
  • Commonscat Multimedia: Teknopolis / Q31187695

  • Wd Datuak: Q31187695
  • Commonscat Multimedia: Teknopolis / Q31187695