Stranraer

Stranraer
An t-Sròn Reamhar
Stranrawer
 Eskozia
Irudi gehiago
Administrazioa
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaDumfries eta Galloway
Geografia
Koordenatuak54°54′05″N 5°02′06″W / 54.9014°N 5.035°W / 54.9014; -5.035
Map
Demografia
Biztanleria10.320 (2016)
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia01776
Ordu eremuaUTC±00:00

Stranraer, Eskoziako gaeleraz: An t-Sròn Reamhar eta eskozieraz: Stranrawer, Eskozia hegoaldeko udalerria da, Dumfries eta Galloway eskualdeko bigarren hiri handiena. 2011ko erroldaren arabera 10.593 biztanle ditu. Eskualdearen mendebaldean dagoen Wigtownshire konderriko administrazioaren egoitza bertan dago.

Etimologia

Gaelerazko An t-Sròn Reamhar izenak "sudur lodia" esan nahi du, dena den Ptolomeok aipatu zuen "Rerigorum" asentamenduaren aldaera izan liteke Reamhar hitza.

Geografia

Rhins of Galloway penintsulako herri handiena da. Ryan aintziraren ertzean kokaturik dago, penintsularen istmoaren iparraldeko kostaldean.

Historia

1307an Eskoziako lehenengo independentzia gerran borroka latza izan zen bertan. Bertako biztanleek gogor egin zieten aurre inbaditzaileei. Dungal MacDouall zen bertakoen nagusia eta etsaiak exekutatu ondoren beren buruak Eduardo I.a Ingalaterrakoari itzuli zizkion.

1510an San Joan gaztelua eraiki zen, L itxurako dorretxea. 1596an inguruko lurrak Baroi burgo bihurtu ziren eta 1600an Stranraer merkotu herri izendatu zuten. Garai bertsuan Dumfriesekin errepidez lotuta gelditu zen eta 1617an Errege Burgo bihurtu zen.

Stranraerreko lehenengo kaia XVIII mendearen erdialdera eraiki zen eta 1820an handitu egin zuten. Ordutik Irlandarako ferrientzako portu nagusia bihurtu zen. 1861ean Dumfriesekin lotzen zuen trenbidea inauguratu zen.

Ondasun nabarmenak

  • San Joan gaztelua

Iruditegia

  • Agnew Crescent kalea.
    Agnew Crescent kalea.
  • San Joan gaztelua.
    San Joan gaztelua.
  • Epaitegia.
    Epaitegia.
  • Museoa.
    Museoa.
  • Kennedy gazteluaren hondarrak.
    Kennedy gazteluaren hondarrak.
  • Eliza nagusia.
    Eliza nagusia.
  • Kaia.
    Kaia.


Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1001935
  • Commonscat Multimedia: Stranraer / Q1001935

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 137317320
  • LCCN: n88238237
  • Wd Datuak: Q1001935
  • Commonscat Multimedia: Stranraer / Q1001935
  • i
  • e
  • a
Dumfries eta Galloway konderriko udalerriak
Dumfriesshire
Kirkcudbrightshire
Wigtownshire