Sozietate uharteak

Sozietate uharteak

Sozietate uharteetako mapa.
Bertako izenaÎles de la Société edota Archipel de la Société
Tōtaiete
Geografia
KokapenaOzeano Pazifikoa
UhartediaSozietate uharteak
Uharteak deneraDenera 14
Uharte nagusiakTahiti, Raiatea, Moorea, Tahaa, Huahine eta Bora Bora
Azalera1,590 km2
Punturik garaienaOrohena mendia
Politika
Herrialdea Frantzia
Hiri populatuenaPapeete
Hiri populatuenaren biztanleria131.695
Gizartea
Biztanleria227.807 (2007ko abuztua)

Sozietate uharteak[1] (frantsesez Îles de la Société edota Archipel de la Société, tahitieraz Tōtaiete) Ozeano Barearen hegoaldean kokatzen den uhartedia da, administratiboki Frantziar Polinesian kokatzen direlarik. Berez uhartedi honek ez du tahitieraako izenik, halere ingelesezko Society hitzetik itzulitako Tōtaiete izendapena erabili ohi da. 2007ko abuztuan 227.807 biztanle zituen.

1880an uharteak Frantziaren protektoratua bilakatu ziren.

Banaketa

Uhartedia bi azpimultzotan banaturik dago:

  • Haizealdeko uharteak (Îles du-Vent):
  • Mehetia
  • Tahiti: hor, Papeete hiriburua dago.
  • Moorea
  • Maiao
  • Tetiaroa
  • Haizebeko uharteak (Îles Sous-le-Vent):
  • Huahine
  • Raiatea
  • Tahaa, Raiatea uhartearekin koralezko koroa elkarbanatzen du.
  • Bora Bora
  • Tupai (Motu Iti)
  • Maupiti
  • Maupihaa (Mopelia)
  • Manuae (Scilly)
  • Motu One (Bellinghausen)

Historia

1722an Jakob Roggeveen herbeheretarra izan zen uhartedira iritsi zen lehenbiziko europarra (Maupiti uharte txikira, hain zuzen). Gerora, 1767an Samuel Wallis ingelesak Tahiti eriden zuen. 1768an Louis Antoine de Bougainville frantziarrak uhartediari frantziar errege familiaren ohorez, Borbon Uharteak izena ipini zion. Halere, 1767an James Cook britainiarrak Society Islands izena jarri zien, bidaia antolatu zion Royal Society elkartearen ohorez: hori behin betiko izena bilakatu da. Aipagarria da Domingo Bonetxea euskal itsasgizona bertan birritan izan zela: bata 1772-1773ko espedizioan eta bestea, 1774-1775koan.

Iruditegia

  • Sozietate uharteetako bandera
    Sozietate uharteetako bandera
  • Bora Bora
  • Raiatea
    Raiatea
  • Huaine
    Huaine

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. (2012-03-30). 168. araua: Ozeaniako toponimia. .

Ikus gainera

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q118920
  • Commonscat Multimedia: Society Islands / Q118920

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 4147370668441441716
  • BNE: XX5389314
  • BNF: 11979766b (data)
  • GND: 4093442-1
  • LCCN: sh85124182
  • NKC: ge1164834
  • NARA: 10045281
  • SUDOC: 027843386
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q118920
  • Commonscat Multimedia: Society Islands / Q118920