Sokamuturra etxartea
43°19'19.9"N 1°59'11.7"W
Sokamuturra etxartea | |||||
---|---|---|---|---|---|
Herrialdea Lurraldea | Euskal Herria Gipuzkoa | ||||
| |||||
Koordenatuak: | 43°19′19.9″N 1°59′11.7″W / 43.322194°N 1.986583°W / 43.322194; -1.986583 |
Sokamuturra etxartea Donostiako Parte Zaharreko kalexka bat da. Kanpadegi kaletik Mari kaleraino doa. Alde batean Goikoa jauregia du, eta bestean, berriz, Ogasunarena zen eta egun hotela bezala prestatzen ari den erikuntza.
Militarrek hartutako kalexka
Kalexka Espainiako militarrek urte luzetan itxita izan zuten, segurtasun arrazoiengatik eta biltegi bezala erabiltzeko. 1970. hamarkadatik Goikoa jauregia udalaren eskuetara igaro zen arte, hau da, gobernu militarra izateari utzi zion arte, kale hori bi hesiz itxita egon zen. Kalexka, Mari kalea aldean, eskilara batzuez bukatzen zen baina jauregiaren titularitatea aldatu zenean, berreskuratzeko lanak egin ziren, tartean eskilarak aldapa batez ordezkatuz. Orduan ere izena jarri zitzaion, Sokamuturra etxartea, historikoki inguruko kaleetan egiten zen sokamuturra gogorarazteko.
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q25474532