Simone Martini

Simone Martini

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaSiena, 1284 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Italia
HeriotzaAvignon, 1344ko abuztuaren 1a (59/60 urte)
Familia
Familia
ikusi
  • Lippo Memmi (en) Itzuli (koinatu)
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Irakaslea(k)Giotto di Bondone
Ikaslea(k)
ikusi
  • Lippo Memmi (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmargolaria eta illuminator (en) Itzuli
Lan nabarmenak
ikusi
  • Commemoration of Guidoriccio Da Fogliano at the Siege of Montemassi (en) Itzuli
    Annunciation with St. Margaret and St. Ansanus (en) Itzuli
    Orsini Polyptych (en) Itzuli
    Triptych of Saint Augustine (en) Itzuli
    Polyptych of Saint Dominique (en) Itzuli
    Fresque de Simone Martini (en) Itzuli
MugimenduaNazioarteko gotikoa
Sienako eskola

Musicbrainz: 8f789319-b057-4c71-b296-c31050da808e Edit the value on Wikidata

Simone Martini (Siena, c. 1284 - Avignon, 1344) italiar margolaria izan zen, XIV. mendeko Sienako eskolako kide aipagarrienetakoa.

Duccioren ikasle izan zen. 1319an Pisara joan zen eta 1340an Avignonera. Han Petrarka ezagutu, eta eskola bat sortu zuen beste margolari talde batekin. Irudi gotikoak margotu zituen, kolore biziz eginak. Lanik azpimarragarrienak dira Maestà, Ama Birjina koroatua (1315), San Luis Tolosakoa Roberto Anjoukoa koroatzen (1317) eta Jesus tenplutik itzultzen (1342).

Bizitza

Duccioren ikaslerik ospetsuena izan zen. Ezagutzen den bere lehen lana 1315ean egindako fresko bat da: Maestà, Ama Birjina koroatua (1315, Sienako Jauregi Publikoko Batzar Aretoa), eta Martinik berak berriztatu zuen 1321ean.

Giovanni Pisanok Sienako katedralerako egin zituen eskulturek, agi danean, eragin handia izan zuten Martiniren obran, eta Avignonera joaterako oso ongi ezagutzen zituen frantses gotikoko lan eder asko, esmalte, miniatura eta bolizko lanen bitartez. Batez ere, marra erabili zuen adierazpide nagusi gisa, eta guztiz modu finean interpretatu zituen hala gai sakratuak nola profanoak.

1317an hasi zen harremanetan anjoutarrekin, eta handik aurrera margotu zituen bi obra ospetsu: San Luis Tolosakoa Roberto Anjoukoa koroatzen (Capodimonteko museoa, Napoli) eta San Martinen bizitzako pasarteak, anjoutarren aldekoa zen Gentile di Montefiori kardinalaren eskariz, Asisko San Frantziskoren beheko basilikako freskoa. Zaldun santuaren bizitza pintatzeak bide eman zion Martiniri kontakizun sakratu hura elementu profano ugariz aberasteko.

1319tik 1325era bitartekoak dira Orvietoko katedralerako egindako poliptiko batzuk eta Agostino Novello dohatsuaren bizitzako pasarteak (Pinacoteca nazionale, Siena). 1333koa da, berriz, Deikundea izenekoa, Sienako katedraleko aldarerako egina, baina gaur Florentziako Uffizi Galerian dagoena. 1340an, Avignonera joan zen, Benedikto XII.a aita santuaren gorteko pintore gisa, eta han Petrarkaren lagun egin zen.

Azken garaikoak dira Aita Santuen Jauregiko fresko batzuk (gaur oso hondatuak), mundu osoko museotan barreiaturik dagoen Orsini poliptikoa, eta Liverpooleko Walker Art Galleryn dagoen Jesus tenplutik itzultzen. Aipagarria da, bestalde, Gurutziltzatzea (1350 aldean, Museo civico Amedeo Lia, La Spezia).

Iruditegia

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Simone Martini Aldatu lotura Wikidatan
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q221043
  • Commonscat Multimedia: Simone Martini / Q221043

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 101100651
  • ISNI: 0000000116925591
  • BNE: XX1023230
  • BNF: 12157227x (data)
  • GND: 118731394
  • LCCN: n50066929
  • NDL: 00471156
  • NKC: xx0145231
  • NLA: 35774007
  • CiNii: DA03090495
  • SNAC: w6vx1349
  • SUDOC: 030084903
  • ULAN: 500399029
  • UB: a1033015
  • ICCU: CFIV022677
  • Open Library: OL1161708A
  • KulturNav: id
  • RKD: 53008
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 04077/eu_m_1225/m1225
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q221043
  • Commonscat Multimedia: Simone Martini / Q221043