Simon Stevin

Simon Stevin

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaBrujas, 1548
HerrialdeaHabsburg Netherlands
Lehen hizkuntzanederlandera
HeriotzaHaga, 1620ko otsaila (71/72 urte)
Familia
Seme-alabak
ikusi
  • Hendrik Stevin (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzaknederlandera
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria, ingeniaria, fisikaria, astronomoa, arkitektoa, kontularia eta kartografoa
Lantokia(k)Anberes
Brujas
Leiden
Haga
Middelburg
Delft eta Brujas

Simon Stevin, Brujasko Simon ere deitua (Brujas, Flandria, gaur egun Belgika, 1548Haga, Herbehereak, 1620) flandriar fisikari eta matematikaria izan zen.

Biografia

Maurizio Nassaukoaren zientzia-irakasle izan zen eta gero hark Holandako nasa, kai-hormen eta herri-lanen ingeniari izendatu zuen. Gorputzen oreka aztertu eta estatikaren printzipioak azaldu zituen; gorputzak plano makur baten gainean dituen oreka-baldintzak aztertu zituen bereziki. Halaber, indarren osaketaren arazoa argitu zuen. Hidrostatika-alorrean, hodi komunikatzaileetako oreka hidrostatikoa aztertu zuen, eta isurkari batek isurkaria gordeta dagoen ontziko paretetan eragiten duen presioa kalkulatu zuen.

Aljebraren eta aritmetikaren arteko bereizketa egin zuen, eta sistema metriko hamartarra oinarritzat hartuz pisuak, neurriak eta diruak bateratzea proposatu zuen. Aritmetikako liburu bat argitaratu zuen 1585ean, eta mekanikako hiru liburu, 1586an.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Simon Stevin Aldatu lotura Wikidatan
  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q23696
  • Commonscat Multimedia: Simon Stevin / Q23696

  • Wd Datuak: Q23696
  • Commonscat Multimedia: Simon Stevin / Q23696