Sichuan Panda Erraldoiaren santutegiak

Sichuan Panda Erraldoiaren santutegiak1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Panda handiak

Mota Naturala
Irizpideak x
Erreferentzia 1213
Kokalekua Txinako Herri Errepublika
Eskualdea2 Asia eta Ozeania
Koordenatuak 30°50′N 103°00′E / 30.833°N 103.000°E / 30.833; 103.000
Izen ematea 2006 (XXX. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Sichuan Panda Erraldoiaren santutegiak (txinera sinplifikatuz: 四川大熊猫栖息地; pinyinez: Sìchuān Dàxióngmāo Qīxīdì), Txina barnealdeko Sichuan probintzian kokaturik dauden erreserba naturalen multzoa da.

Panda handiaren ugalketa eremu nagusia da. 1.600 aleko populazioa duela kalkulatzen da eta espeziearen %30a arriskuan dagoela kontutan izanik 2006 urtean UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zituen[1][2].

Deskribapena

Guztira 9.245 km²-ko azalera hartzen duten arren, zazpi erreserba natural eta bederatzi paisaia parkek osatzen dute eremua[1]. Tartean daude Qionglai eta Jiajineko mendiak ere. Izaera anitzeko eremuak dira, haranak, basoak, ibaiak, harkaitzak, zelai zabalak eta mendi altuak, besteak beste[1].

Erreserba naturalak

  • Wolong erreserba naturala[3] (txinera sinplifikatuz: 卧龙自然保护区)
  • Fengtongzhai erreserba naturala (txinera sinplifikatuz: 蜂桶寨自然保护区)
  • Siguniang erreserba naturala (txinera sinplifikatuz: 四姑娘山自然保护区)
  • Laba ibaiaren erreserba naturala (txinera sinplifikatuz: 喇叭河自然保护区)
  • Heishui ibaiaren erreserba naturala (txinera sinplifikatuz: 黑水河自然保护区)
  • Jintang-Kongyu erreserba naturala (txinera sinplifikatuz: 金汤—孔玉自然保护区)
  • Caopo erreserba naturala (txinera sinplifikatuz: 草坡自然保护区)

Paisaia parkeak

Fauna eta flora

Eremu honetako animalia adierazgarriena panda handia den arriskuak dauden eta babesa behar duten beste espezie batzuk ere aurkitzen dira, hala nola, panda gorria, elur-lehoinabarra eta pantera lainotsua[2]. Guztira 109 ugaztun espezie eta 365 hegazti espezie zerrendatu dira[1].

Oihan tropikalen ondoren santutegi hauetan dago munduko landare biodibertsitate handiena, landareen 5.000 eta 6.000 arteko espezie kopurua aurkitzen baita bertan. 1.000 landare genero inguru daude guztira eta hauetatik 50 Txinako endemikoak dira[1]. Sarritan Tertziario aroko baso paleotropikalekin konparatu izan da.

2008ko lurrikara

2008ko maiatzaren 12an lurrikara handia izan zen Sichuanen. 8.0 gradoko lurrikara izan zen[4] eta 70.000 pertsona inguru hil ziren. Wolong parkeko bost langilek ere galdu zuten bizia. Ikerketa Zentruan zeuden itxiturak kaltetu ostean sei pandak ihes egin zuten eta beste bi panda zauritu ziren[5]. Kalteak konpondu bitartean pandak Bifengxia Zentrura aldatu zituzten.

Iruditegia

Erreferentziak

  1. a b c d e «Santuario del Panda Gigante en Sichuan» www.viajarporchina.com (Noiz kontsultatua: 2018-09-22).
  2. a b (Ingelesez) Centre, UNESCO World Heritage. «Sichuan Giant Panda Sanctuaries - Wolong, Mt Siguniang and Jiajin Mountains» whc.unesco.org (Noiz kontsultatua: 2018-09-22).
  3. Wolong National Natural Reserve. 2006-12-01 (Noiz kontsultatua: 2018-09-22).
  4. Magnitude of SW China earthquake revised to 8.0. 2012-02-29 (Noiz kontsultatua: 2018-09-22).
  5. (Ingelesez) Pandas 'safe' at park after quake. 2008-05-13 (Noiz kontsultatua: 2018-09-22).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q629902
  • Commonscat Multimedia: Chengdu Research Base of Giant Panda Breeding / Q629902

  • Wd Datuak: Q629902
  • Commonscat Multimedia: Chengdu Research Base of Giant Panda Breeding / Q629902


Txinako Herri Errepublika Gizateriaren ondarea Txinan Txinako Herri Errepublika

Wudang mendiak  • Antzinako Koguryo Erresumako Hiriburuak eta Hilobiak  • Suzhou hiriko lorategiak  • Dazu labar eskulturak  • Fujian Tulou  • Potala jauregia eta Jokhang, Norbulingka barne  • Harresi Handia  • Huanglong  • Hiri Debekatua eta Mukden jauregi inperialak  • Ming eta Qing dinastietako hilobi inperialak  • Jiuzhaigou harana  • Diaolou  • Lijiang  • Longmen leizeak  • Lu mendia  • Macau  • Dengfengeko monumentu historikoak Qin Shi Huangen Mausoleoa • Mogao leizeak  • Emei mendia, Leshan Buda erreldoia barne  • Huang mendia  • Qingcheng mendia eta Dujiangyan ureztatze sistema  • Sanqing mendia  • Tai mendia  • Wutai mendia  • Wuyi mendiak  • Chengde mendi egoitza • Zhoukoudian  • Ping Yao antzinako hiria  • Sichuan Panda Erraldoiaren santutegiak  • Txina Hegoaldeko Karsta  • Udako Jauregia, Pekingo Lorategi Inperiala  • Qufu, Konfuzio eta Kong familiaren tenplu eta hilerria  • Zeruko Tenplua, Eskaintza Aldare Inperial bat Pekinen  • Hiru Ibai Paraleloak Yunnanen  • Xidi eta Hongcun herrixkak • Wulingyuan  • Yin Xu • Yungang leizeak