Sian Ka'an

Sian Ka'an1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Mota Naturala
Irizpideak vii, x
Erreferentzia 410
Kokalekua  Mexiko
Eskualdea2 Latinoamerika eta Karibea
Izen ematea 1987 (XI. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Sian Ka'an (maia hizkuntzan "zeru atea" edo "zeruaren jaiolekua") Quintana Roo mexikar estatuan dagoen biosfera erreserba da, Karibe itsasoaren ertzean. Irabazi asmo gabeko gobernuz kanpoko erakunde batek kudeatzen du, bioaniztasunaren kontserbazioa helburu duena. Mexikoko parke naturala da 1986tik[1] eta Gizateriaren Ondare 1987tik[1].

Erreserbak 5.280 km² hektarea ditu, Felipe Carrillo Puerto eta Tulum udalerrietan banatuak, baina baita ere Karibe itsasoan, koral uharriak barne. Gainera, bertan 23 arkeologia gune maia aurkitzen dira[1], Muyil barne.

Ezaugarriak

Sian Ka'an biosfera erreserba Yucatán penintsulako eskualde geologikoaren parte da. Honen ezaugarri nagusia erliebe zapala eta kareharrizkoa izatea da, lurrazaleko ur-lasterrak galarazten dituena eta zenote izeneko putzuak sortarazten dituena.

Sian Ka'an kosta parean, Karibe itsasoan, koralezko uharri multzoa dago, munduko bigarren handiena mota honetan, Koral Hesi Handiaren ondoren.

Kostaldean hondar zuriko hondartzak, badia txikiak eta mangladiak aurkitzen dira, beste ekosistemen artean. Lau mangladi mota aurkitzen dira: gorria, beltza, zuria eta grisa.

Bertako klima beroa eta azpi-hezea da eta euri garaia (urtaro hezea) udan da. Karibeko kostaldean kokatua dagoenez, urakan ugari pairatzen ditu, batez ere Antilletatik datozenak ekainaren eta azaroaren artean.

Erreferentziak

  1. a b c About Sian Ka'an. .

Kanpo estekak

  • Sian Ka'an biosfera erreserba
  • Centro Ecologico Sian Ka'an
19°23′00″N 87°47′30″W / 19.38333°N 87.79167°W / 19.38333; -87.79167
Mexiko Gizateriaren Ondarea Mexikon Mexiko

Camino Real de Tierra Adentro  • Paquimé, Casas Grandesko arkeologia gunea  • Kaliforniako golkoko uharte eta babesguneak  • Sierra de San Francisco labar pinturak  • El Vizcaíno biosfera erreserba  • Frantziskotar misioak Sierra Gordan  • Zacatecasko hirigune historikoa  • Querétaroko monumentu historikoen gunea  • Guanajuato hiri historikoa eta inguruko meatzeak  • San Miguel hiri gotortua eta Jesús Nazareno de Atotonilco santutegia  • Agave paisaia eta antzinako tekila industriaguneak  • Moreliako hirigune historikoa  • Hospicio Cabañas, Guadalajara  • Monarka tximeletaren biosfera erreserba  • XVI. mende hasierako monasterioak Popocatépetl magalean  • El Tajín hiri prehispanikoa  • Pueblako hirigune historikoa  • Tlacotalpango monumentu historikoen gunea  • Oaxacako hirigune historikoa eta Monte Albán arkeologia gunea  • Palenque hiri prehispanikoa eta parke nazionala  • Xochicalco arkeologia gunea  • UNAMen Unibertsitate Hiriko Campus Nagusia  • Mexiko Hiriko hirigune historikoa eta Xochimilco  • Luis Barragánen etxe eta estudioa  • Teotihuacan hiri prehispanikoa  • Calakmulgo hiri maia eta oihan tropikal babestuak  • Campeche hiri historiko gotortua  • Chichén Itzá hiri prehispanikoa  • Sian Ka'an  • Uxmal hiri prehispanikoa  • Yagul eta Mitla historiaurreko leizeak Oaxacako Erdialdeko Haranean

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q559789
  • Commonscat Multimedia: Sian Ka´an / Q559789

  • Wd Datuak: Q559789
  • Commonscat Multimedia: Sian Ka´an / Q559789