Severiano Ballesteros
Severiano Ballesteros | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Severiano Ballesteros Sota |
Jaiotza | Pedreña, 1957ko apirilaren 9a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Pedreña, 2011ko maiatzaren 7a (54 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: garuneko minbizia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Carmen Botin O'Shea (en) (1988 - |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | golf-jokalaria |
Pisua | 84 kilogramo |
Altuera | 183 zentimetro |
Jasotako sariak | ikusi
|
seveballesteros.com | |
Severiano Ballesteros Sota, kirol arloan Seve Ballesteros izenaz ezagunagoa (Pedreña, Kantabria, 1957ko apirilaren 9a - ibidem, 2011ko maiatzaren 7a) espainiar golfaria izan zen. Kirol horren historian garaipen zerrenda zabalenetakoa zuen profesionala izan zen.
Denera 1970eko hamarkada eta 1990eko hamarkadan zehar luzatu zen bere ibilbide osoan 94 titulu bereganatu zituen. Bere lorpenen artean hauek zeuden: Augustako Masters Txapelketa birritan irabazi zuen, Open Britainiarra hiru aldiz, Ryder Cup txapelketa bere taldeko kapitaina zela nahiz jokalari gisa 6 aldiz eta Matchplay Munduko Txapelketa bost aldiz.
Buruko minbiziak jota hil zen 54 urterekin jaioterrian.
Lorpen garrantzitsuenak
- Masters Txapelketa (2): 1980 eta 1983
- British Open (3): 1979, 1984 eta 1988
- Ryder Cup (6): 1979, 1983, 1985, 1987, 1989 eta 1995
- 1997ko Ryder Cup Txapelketako europar taldearen kapitaina
- Match Play Munduko Txapelketa (5): 1981, 1982, 1984, 1985, 1991
- Munduko Golf Txapelketa (2): 1976, 1977
- Europar Zirkuituko 49 txapelketa
- Amerikar Zirkuituko 9 txapelketa
- Denera bere ibilbide profesionalean 94 txapelketa bereganatu zituen
Kano loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Severiano Ballesteros |
- Seve Ballesteros golfariaren webgunea (Gaztelaniaz) (Ingelesez)
- i
- e
- a
Gizonezko golfari onenen lehen postua 1986az geroztik
- Seve Ballesteros
- Fred Couples
- Jason Day
- Luke Donald
- David Duval
- Ernie Els
- Nick Faldo
- Dustin Johnson
- Martin Kaymer
- Brooks Koepka
- Bernhard Langer
- Tom Lehman
- Rory McIlroy
- Greg Norman
- Nick Price
- Jon Rahm
- Justin Rose
- Adam Scott
- Vijay Singh
- Jordan Spieth
- Justin Thomas
- Lee Westwood
- Tiger Woods
- Ian Woosnam
Gaur egungoa letra etzanean
- Datuak: Q272190
- Multimedia: Seve Ballesteros / Q272190