Sean O'Casey

Sean O'Casey

Irudi gehiago
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJohn Casey
JaiotzaDublin, 1880ko martxoaren 30a
Herrialdea Irlandako Errepublika
Lehen hizkuntzaIrlandako gaelera
HeriotzaTorquay, 1964ko irailaren 18a (84 urte)
Hobiratze lekuaGolders Greeneko Erraustegia
Heriotza modua: eritasuna
Familia
Ezkontidea(k)Eileen O'Casey (en) Itzuli
Seme-alabak
ikusi
  • Breon O'Casey (en) Itzuli
Hezkuntza
Heziketalehen hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakantzerkigilea, gidoilaria, poeta eta idazlea
Lan nabarmenak
ikusi
  • Within the Gates (en) Itzuli
    Juno and the Paycock (en) Itzuli
    The Plough and the Stars (en) Itzuli
Jasotako sariak
ikusi
  • Hawthornden Prize
KidetzaIrlandar Anaitasun Errepublikarra
Conradh na Gaeilge
Genero artistikoaTragikomedia

seanocasey.co.uk
IMDB: nm0639997 Allocine: 84375 Allmovie: p313581 IBDB: 8626
Musicbrainz: 421e1b8f-346d-417d-a990-92243776cd6a Discogs: 1312567 Find a Grave: 3472 Edit the value on Wikidata

Seán O'Casey, jaiotze izenez John Casey, irlanderaz Seán Ó Cathasaigh (Dublin, 1880ko martxoaren 30a, IrlandaTorquay, Ingalaterra. 1964ko irailaren 18a) irlandar antzerkigilea izan zen. Nazionalismoa eta sozialismoari buru belarri loturik egon zen, Dublingo langile mailentzat antzezlanak idatzi zituen lehendabiziko egilea izan zen. Bere antzezlanetan batik-bat emakumenganako begirunezko tratamendua nabarmentzen da.

Gaztaroa

O'Casey zena John Casey izenaz Dorset kaleko 85. zenbakian jaio zen, Dublingo iparraldean. Michael Casey, bere aita zena, arrain gordina jaten ari zela itota hil zen. Aitaren heriotza ondoren familiak larritasun eta zailtasun ugarietatik igaro behar izan zuen. Seánek ikusmen txarra zuen, honek bere ikasketetan kaltea besterik ez zion ekarri. Ikastetxea hamalau urteko adinarekin utzi eta lanbide ezberdinetan jardun zuen, tren gidari barne.

XIX. mendeko 90. hamarkadan, Seán eta Archie bere anaia nagusiak, Dion Boucicault eta William Shakespearen antzezlanak euren etxean bertan antzezten zituzten. Seánek Mechanics' Theatre antzokian antzezten zen Boucicaulten The Shaughraun antzezlanean paper txiki bat bereganatzea lortu zuen, antzoki hau gaur egun Abbey Theatre antzokia dagoen lekuan kokatzen zen.

Politika

Irlandar nazionalismoak O'Caseyrengan pizten zuen erakarpena handiagotzen zihoan, ondorioz 1906an Liga Gaelikoaren kide bilakatu eta irlandera ikasi zituen. Irlandar gaita jotzen ere ikasi zuen eta St Laurence O'Tooleko Gaitajole Taldeko lehendakari eta idazkari postuetan ere aritu zen. Irlandako Errepublikar Anaitasunean sartu eta Dublingo langileen interesak defendatzeko asmoz Jim Larkinek sortutako Irish Transport and General Workers Union sindikatuaren ekintzetan nahastu zen.

1914ko martxoan Jim Larkinen Irlandar Gudaroste Hiritarraren Idazkari Nagusia bilakatu zen, berehala erakunde honen buru James Connolly bihurtu zelarik. 1914ko uztailaren 24an O'Caseyk bere kargua utzi zuen.

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sean O'Casey Aldatu lotura Wikidatan
  • O'Casey gaur egungo literaturan
  • O'Casey antzerkigilea Faber Webgunean
  • O'Casey Artean eta Kulturan
  • Bibliografia
  • Seán O'Casey - Artistaren deskribapena atzerritar bezala
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q315170
  • Commonscat Multimedia: Sean O'Casey / Q315170

  • Wd Datuak: Q315170
  • Commonscat Multimedia: Sean O'Casey / Q315170