Saruman

Saruman
Legendarium
Argitalpena
SortzaileaJ. R. R. Tolkien
Ageri den obrak
ikusi
  • Eraztunen Jauna, Silmarillion, Numenor eta Erdialdeko Lurraldeko amaitu gabeko ipuinak, Eraztunen Jauna: Eraztunaren Elkartea, Eraztunen Jauna: Bi dorreak, The Lord of the Rings: The Two Towers (en) Itzuli, Eraztunen Jauna: Erregearen Itzulera, The Hobbit: An Unexpected Journey, The Hobbit: The Battle of the Five Armies eta Eraztunen Jauna: Erregearen Itzulera
Interpretatzailea
ikusi
  • Christopher Lee
Datu biografikoak
HiltzaileaGríma Wormtongue (en) Itzuli
Sexuagizonezkoa
Jarduerafictional tyrant (en) Itzuli
Bestelakoak
EtsaiakSauron, Gandalf eta Théoden (en) Itzuli

Saruman Zuria J. R. R. Tolkien idazleak sortutako fikziozko pertsonaia bat da, bereziki Eraztunen Jauna eleberrian agertzen dena, antagonista nagusi gisa. Saruman bost Istarien (Azti bilakatu ziren Maiar direlakoak) burua da, bostetan boteretsuena denez gero. Istariak Eguzkiaren Hirugarren Aroko mila urte iragan zirenean Valinor lurraldetik Portu Grisetara ailegatu omen ziren, valarrek bidalita, Sauron Jaun Ilunari aurre egiteko eginkizunarekin. Beranduago, ordea, Sauronen botereaz jabetu nahi du, eta botere-goseak itsuturik Erdialdeko Lurraldea kontrolatu nahian bukatzen du. Sarumanek paper garrantzitsuagoa du Bi Dorreak eta Erregearen Itzulera liburuetan, trilogiako bigarren eta hirugarren liburuetan, hurrenez hurren. Bere Portu Grisetara iritsi aurreko istorioa Silmarillion eta Amaitu Gabeko Ipuinak lanetan kontatzen da labur.

Sarumanek liburuko beste pertsonaia askok bezala boterearen galbidea adierazten du, jakinduriarekiko eta agintearekiko obsesioa bere akabua da; are gehiago, zuzentzeko aukera eskaintzen diotenean uko egiten dio. Bere izenak, antzinako ingelesezko særu man hitzetik eratorria, euskaraz «gizon trebe» esan nahi du. Hau teknologia eta industria naturarekin lotura estuagoa duten indarrekin garaituak izan daitezkenaren adibide da. Sarumanen ikurra esku zuri bat da, eta Druidaren pertsonaiak bere itxuran eragin handia du.

Zinema

Peter Jackson zuzendariak zuzendutako Eraztunen Jaunaren trilogiako filmetan, Saruman Zuria pertsonaia Christopher Lee aktoreak antzeztu zuen. Geroago, Jacksonen zuzendaritzapean burutu zen Hobbita trilogian, Tokienen Hobbita liburuan oinarritua, Leek berriz ere Sarumanena egin zuen lehen eta azken filmetan.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • Saruman Zuriari buruzko bideoa ikusgai (Ingelesez)
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q216489
  • Wd Datuak: Q216489


J. R. R. Tolkienen Eraztunen Jauna
Filmak: Eraztunaren Elkartea | Bi dorreak | Erregearen Itzulera
Pertsonaia nagusiak
Hobbitak: Frodo | Sam | Merry | Pippin | Bilbo
Gizonak: Aragorn | Boromir | Faramir | Denethor | Theoden | Eowyn | Eomer
Besteak: Gandalf | Legolas | Gimli | Arwen | Elrond | Galadriel | Bizarbola
Etsaiak: Sauron | Saruman | Suge Mihi | Gollum | Errege Aztia