Santiago Bengoa

Santiago Bengoa
Bizitza
JaiotzaAramaio, 1955
Herrialdea Araba, Euskal Herria
HeriotzaGasteiz, 2021eko uztailaren 12a (65/66 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraksindikalista
KidetzaEuskadiko Langile Komisioak

Santiago Bengoa Bengoa (Oleta, 1955 – Gasteiz, 2021eko uztailaren 12a) Arabar sindikalista izan zen. Maisutza Industrialeko ikasketak egin zituen Eibarko Armeria Eskolan. 1972an, Altzolako Rodisa lantegian lanean ari zela hurbildu zen CCOO sindikatura. CCOOren bilakaeran erabakigarria izan zen Bartzelonako Biltzarrean parte hartu zuen. Bilera hartan mugimendu-sindikatu izateari utzi eta sindikatu gisa antolatzeko erabakia hartu zuen CCOOk. Arabako CCOOn hainbat kargu izan zituen, baita Kimika Federazioan ere. 1987an, Euskadiko CCOOren idazkari nagusi hautatu zuten, eta kargu horretan egon zen 2000. urteko Biltzarrera arte.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12267027
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Auñamendi: 13888
  • Lur: 00907/eu_b_2153/b2153
  • Wd Datuak: Q12267027