San Francisco Javier Zentroa

San Francisco Javier Zentroa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaIruñea
Koordenatuak42°49′59″N 1°37′30″W / 42.8329784°N 1.6249959°W / 42.8329784; -1.6249959
Map
KudeatzaileaOsasunbidea
Kontaktua
HelbideaAv. Villava, 53
E-postamailto:[email protected]
Telefonoatel:+34-848-42-27-30

San Francisco Javier Zentroa, lehen San Francisco Javier psikogeriatrikoa zena, gaixo kronikoak hartzeko erietxea da, Psikiatria eta Neurologia arloan jarduten duena. Atarrabiako etorbidean dago, Iruñean.[1]

Osasunbidearen erreferentziazko zentroa da asaldura mental larria duten pazienteak artatzeko. Egun, zentroak asaldura mental larriak modalitate desberdinetan dituzten pazienteentzako arreta eskaintzen du. Osasun Mentaleko Errehabilitazio Unitateak 28 ohe eta Eguneko Zentroko 32 plaza ditu; Eguneko Ospitale Psikogeriatrikoak eguneko ospitaleko 20 plaza eta dementzia duten pazienteentzako estimulazio kognitibo anbulatorioko 80 plaza ditu; eta asaldura mental larria duten pertsonentzako eta Psikogeriatriarako Egoitza Unitateetan 88 pertsonentzako lekua dago. Gainera, Osasun Mentaleko Gerentziako Farmazia eta Sukaldaritza zerbitzuak ditu, baita Osasun Mentaleko Irakaskuntza eta Zerbitzu Orokorren arloak ere.[2]

Erreferentziak

  1. Iruñeko Udala. San Francisco Javier zentroko egoitza-unitateak (psikogeriatrikoa zena). .
  2. Nafarroako Gobernua. (2018/12/13). San Francisco Javier Zentroaren eraldaketak Nafarroako Osasun Mentaleko Sarearen zerbitzuak handitzea ahalbidetu du, 13 milioi euroko inbertsioari esker osteguna, 2018.eko abenduak 13. .

Ikus, gainera

  • Euskal Herriko ospitaleak

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q87762238
  • Wd Datuak: Q87762238
  • i
  • e
  • a
Euskal Herria Euskal Herriko ospitale publikoak
Nagusiak
Arabako Unibertsitate Ospitalea · Basurtuko Unibertsitate Ospitalea · Côte Basque Ospitale-Zentroa · Donostia Unibertsitate Ospitalea · Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea · Nafarroako Ospitalea · Virgen del Camino Ospitalea
Eskualdekoak
Psikiatrikoak