Saide Karlos III zinemak

Saide Karlos III zinemak
Saide Karlos III zinemen ikuspegia.
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaIruñea
Koordenatuak42°49′N 1°38′W / 42.81°N 1.64°W / 42.81; -1.64
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1964
Arkitektura
ArkitektoaVictor Eusa
Ondarea

Saide Karlos III zinemak Nafarroako Iruñea hiriburuan zegoen zinema areto bat izan zen.

XXI. mendearen hasieran Iruñeko erdigunean itxi zen azken zinema aretoa izan zen, eta 2016. urteaz geroztik hirian gelditzen diren gainontzeko zinema aretoak Mendebaldea auzoa edota Morea eta Itaroa merkataritza-guneetan daude. 2019. urteko otsailean eraikin zaharra eraitsi zuten, leku berean 46 etxebizitza berri eraikitzeko. Lurzorua hondeatzeko lanetan hainbat aztarna arkeologiko aurkitu zituzten, hala nola XVI-XVII. mendeetako hiriko harresien aztarnak. Eraikin berriak aztarna hauek beregan integratuko ditu.

Kokalekua

Iruñeko Bigarren Zabalgunean zegoen, Nafarroako Gorteak kalearen 7. zenbakian, Nafarroako Gorteak kalea eta San Ignazio etorbidearen arteko izkinan, eta San Ignazio elizaren parean.

Historia

1964ean inauguratu eta berehala iruindar zinema areto kuttunenetakoa bilakatu zen. Hasiera batean 1.500 lagunentzako areto bakarra zeukan eta orduko pantailarik handiena[1].

2000. urtean aretoanizduna bilakatu zen, baina 52 urtez filmeak pantailaratzen egon ondoren, munduko zinema areto ugariri jazotakoaren antzera interneten filmeen eraginez, 2016ko martxoaren 3an bere azken filma pantailaratu eta behin betiko ateak itxi zituen[2]. 2019. urteko otsailean eraikinaren eraispen lanak hasi ziren, bertan etxebizitza berriak eraikitzeko planarekin.

Ikus gainera

Erreferentziak

  1. «Adio Iruñeko Saide Carlos III zine-aretoei | Klaketa» www.klaketa.net (Noiz kontsultatua: 2019-06-11).
  2. Karlos III zinemak datorren martxoan bere ateak itxiko ditu. 2016ko otsailaren 24a. Diario de Navarra.com (Gaztelaniaz)

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q25476105
  • Wd Datuak: Q25476105