Rubén Blades
Rubén Blades | |
---|---|
(2019) Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Rubén Blades Bellido de Luna |
Jaiotza | Panama Hiria, 1948ko uztailaren 16a (75 urte) |
Herrialdea | Panama |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Luba Mason |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Harvard Law School (en) |
Hizkuntzak | gaztelania ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikaria, egile abeslaria, aktorea, politikaria, abokatua eta ministroa |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Willie Colón & Rubén Blades |
Genero artistikoa | rock saltsa world musica |
Ahots mota | baritonoa |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | Elektra Records Fania Records (en) |
rubenblades.com | |
|
Rubén Blades Bellido de Luna (Panama Hiria, 1948ko uztailaren 16a) panamar abeslari, musikagile, musikari, aktore, abokatu eta politikaria da. XX. mende amaiera eta XXI. mende hasierako salsa-musikari arrakastatsuenetako eta eragin handienetako bat da. Bere abestietan politika eta gizarte gaiak sartu ohi ditu[1].
1970eko hamarkadatik aurrera, 20 album baino gehiago kaleratu ditu. 1978ko Siembra diskoa, besteak beste Pedro Navaja eta Plastico kantak dakartzana, salsaren historiako salduenetako bat da[2]. Horrez gainera, genero desberdinetako musikari ugarirekin lan egin du, hala nola Paul Simon, Sting, Juan Luis Guerra edo Chayannerekin. 1983an hasi zuen aktore ibilaldia, The Last Fight filmean. Bere interpretaziorik goraipatuenak Robert Redforden The Milagro Beanfield War (1988), Jim Koufen Disorganized Crime (1989) eta Richard Rushen Color of Night filmeetakoak izan dira[1].
2004ko Panamako presidentziarako hauteskundeetan Martín Torrijos sustengatu zuen. 2004 eta 2009 artean Turismo ministroa izan zen[3].
Erreferentziak
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) Webgune ofiziala
- (Ingelesez) Rubén Blades Allmusic.com
- Datuak: Q474980
- Multimedia: Rubén Blades / Q474980