Rotako itsas-basea

Rotako itsas-basea
IATA: ROZ • ICAO: LERT Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Andaluzia
ProbintziaCádizko probintzia
UdalerriaRota
Koordenatuak36°37′15″N 6°19′54″W / 36.6208°N 6.3316°W / 36.6208; -6.3316
Map
Altitudea27 m, itsas mailaren gainetik
Historia eta erabilera
Irekiera1953ko irailaren 26a
Inaugurazioa1953ko irailaren 26a
KudeatzaileaEspainiako Itsas Armada
Ameriketako Estatu Batuetako Itsas Armada Ameriketako Estatu Batuetako Itsas Armada
Izenaren jatorriaRota
Arkitektura
Azalera2,4 ha
Aireportua
Pistak
Norabidea Materiala Luze Zabal
10/28Asfalto3.690 m61 m
Artikulu hau base militarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Rota (argipena)».

Rotako itsas-basea (gaztelaniaz: Base Naval de Rota; ingelesez: Naval Station Rota; IATA: ROZ, NAZE: LERT), NAVSTA Rota ere deitua, hispano-estatubatuar base militarra da, Cádizko Rota eta El Puerto de Santa María udalerrien artean dagoena.

1953ko irailaren 23an, Espainiak Estatu Batuei basea erabiltzeko aukera eman zion, nahiz eta eremua espainiar agintean mantendu.[1] Baseak 2400 hektarea hartzen ditu eta horietatik 2.000 Estatu Batuetako Indar Armatuek erabiltzen dituzte. Gaur egun indarrean dauden nazioarteko akordioekin bat etorriz, Espainiak ezin izango du 2024ko irailaren 9a baino lehen, basearen gaineko erabilera berreskuratu, beti ere aldez aurretik Estatu Batuei jakinarazita.

Baseak Cádizko badiaren iparraldean itsas-portu militar bat du, eta baita erabilera partekatuko aireportu-militar bat ere. Rota basea C-5 Galaxy, C-17 Globemaster III karga-hegazkinentzako eta Estatu Batuetako eta NATOko beste herrialde askotako ontzientzako pasabide gisa erabiltzen dute. Estatu Batuek Arleigh Burke motako lau destruktore mantentzen dituzte (NATOren misil balistikoen aurkako sistemaren itsas adarra osatzen dutenak) modu iraunkorrean destinatuak. Espainiak ontzi ugari ditu, hala nola F-80 klaseko fragatak, Juan Carlos I hegazkin-ontzia eta Galicia eraso-ontzia, baita base horretan egoitza duten Harrier II eta Cessna Citation motako helikoptero eta hegazkinak ere.

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «13 curiosidades de lo que pasa dentro de la base» El Español 2016-07-08.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q729530
  • Commonscat Multimedia: Naval Station Rota / Q729530

  • Wd Datuak: Q729530
  • Commonscat Multimedia: Naval Station Rota / Q729530