Roman Cieślewicz

Roman Cieślewicz

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaLviv, 1924ko urtarrilaren 13a
Herrialdea Polonia
 Frantzia  (1971 -
HeriotzaAntony, 1996ko urtarrilaren 21a (72 urte)
Hobiratze lekuaCrématorium-columbarium du Père-Lachaise (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: laringeko minbizia
Hezkuntza
HeziketaJan Matejko Academy of Fine Arts in Krakow (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
poloniera
Jarduerak
Jarduerakkartelgilea, margolaria, diseinatzaile grafikoa, diseinatzailea, artista grafikoa, argazkilaria eta tipografoa
Parte-hartzailea
  • Documenta III (en) Itzuli
Lantokia(k)Polonia eta Paris

Roman Cieślewicz' (Lviv, 1930eko urtarrilaren 13a - Paris, 1996ko urtarrilaren 21a) ukrainar margolaria izan zen. Pintura Krakoviako arte ederretako eskolan ikasi zuen. Varsovian kartelen joera berrien ordezkari bihurtu zen. 1960-1963 urteen bitartean Ty i Ja (Zu eta ni), Poloniako kultura aldizkariko zuzendari izan zen, eta horretarako azalak diseinatu zituen 1975. urtera arte. Bere garaiko beste hainbat artistek bezala, herrialdeko bertako eta nazioarteko azoketarako standak prestatu zituen. 1963an Parisa joan zen eta marrazkilari eta zuzendari artistiko gisa aritu zen lanean. Elle etaVogue aldizkarietarako lan egin zuen. Erakusketetako katalogo asko egin zituen, eta egunkarien eta liburu-sailen itxura aldatu zuen. 1985. urtetik aurrera arte grafikoetako irakasle izan zen Parisen. Publizitatearen alorrean egindako lanarekin batera, argazki-muntaiak egin zituen (Klima aldaketa, 200 argazki inguruko saila). Bestalde, dekoratzaile eta eszenografo-lanak ere egin zituen, Iraultzaren bigarren mendeurrenean, 1989an. 1987an Parisen antolatu zuen Pas de nouvelles, bonnes nouvelles erakusketan espazioan urrunak ziren gertaeren irudiak era bortitzean hurbiltzen zituen. Ildo beretik aipatu behar dira Kamikaze no 1 (1976) eta Kamikaze 2 (1991), berri izugarriak ematen dituzten aldizkariak.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q476100
  • Commonscat Multimedia: Roman Cieslewicz / Q476100

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 73851436
  • ISNI: 0000000071413065
  • BNF: 118968695 (data)
  • GND: 118814451
  • LCCN: n84106014
  • NDL: 001264952
  • NKC: xx0152817
  • CiNii: DA06128368
  • SNAC: w6wd43kd
  • SUDOC: 02678937X
  • ULAN: 500020802
  • BIBSYS: 90860239
  • KulturNav: id
  • RKD: 16852
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 01289/eu_c_0599/c0599
  • Wd Datuak: Q476100
  • Commonscat Multimedia: Roman Cieslewicz / Q476100