Roger Laporte

Roger Laporte
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRoger Max Laporte
Jaiotza3rd arrondissement of Lyon (en) Itzuli, 1925eko uztailaren 20a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaMontpellier, 2001eko apirilaren 24a (75 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta filosofoa

Roger Laporte (Lyon, 1925eko uztailaren 20a - Montpellier, 2001eko apirilaren 24a) frantses idazlea izan zen. Urte askoan filosofiako irakasle izan zen Montpelliereko institutu batean.

Lau aldi bereizten dira Laporteren idazle bizitzan. Lehenengo aldia hiru liburu hauek osatzen dute: La Veille (1963, Bezpera), Une voix de fin silence (1966, Isiltasun fineko ahots bat), Pourquoi? (1967, Zergatik?). Lan horietan nabarmena da Maurice Blanchoten eta Emmanuel Lévinasen eragina, batez ere, ezezaguna eta arrotza denaren gogoetari dagokionez. Lan horietan Laportek bere gogoeta eta pentsamenduaren atal bat idazten duela adierazten du. Bigarren aldiko lanak biografikoak dira: Fugue (1970, Fuga), Supplément (1973, Osagarria), Fugue 3 (1976, Fuga 3). Hirugarren aldiko bi lan nagusiak, berriz, hauek dira: Suite (1979) eta Moriendo (1983). Laporteren lanak Une vie (Bizitza bat) lanean bildu ziren 1986an. Seiehun orrialde horietan zehar argi ikusten da Laportek betidanik egin duen ahalegina idazketa bide berri bat aurkitzeko, filosofia eta literaturaren artekoa, zeinetan idazketa eta bizitza nahastu egiten diren. Laugarren aldian, azkenik, hainbat testu kritiko idatzi zituen, Mozart, Kafka, Proust, Van Gogh, eta beste hainbat pertsonaiaren ingurukoak. Lan horiek Quinze Variations sur un thème autobiographique (1975, Hamabost bariazio gai autobiografiko bati buruz) eta Études (1992, Ikerketak) liburuetan bildu zituen.

Obra

  • La Veille, Gallimard, coll. « Le Chemin », Paris, 1963
  • Une voix de fin silence, Gallimard, coll. « Le Chemin », Paris, 1966
  • Pourquoi ? (Une voix de fin silence II), Gallimard, coll. « Le Chemin », Paris, 1967
  • Fugue, biographie, Gallimard, coll. « Le Chemin », Paris, 1970
  • Fugue. Supplément, biographie, Gallimard, coll. « Le Chemin », Paris, 1973
  • Deux lectures de Maurice Blanchot, Fata Morgana, coll. « Le Grand Pal », Montpellier, 1973
  • Quinze variations sur un thème biographique, Flammarion, coll. « Textes », Paris, 1975
  • Fugue 3, Flammarion, Paris 1976
  • Carnets, Hachette, coll. « POL », Paris, 1979
  • Souvenirs de Reims et autres récits, Hachette, coll. « POL », Paris, 1979, Prix France Culture
  • Suite, biographie, Hachette, coll. « POL », Paris, 1979
  • Moriendo, biographie, P.O.L, Paris, 1983
  • Une vie, biographie, P.O.L, Paris, 1986
  • Écrire la musique, A Passage, 1986
  • Hölderlin une douleur éperdue. Seyssel (Ain) : Editions Comp'Act, 1986.
  • Entre deux mondes, Gris banal, 1988
  • Lettre à personne, Plon, Paris, 1989
  • Quelques petits riens, Ulysse fin de siècle, 1990
  • Études, P.O.L, Paris, 1991
  • A l’extrême pointe : Proust, Bataille, Blanchot, Fata Morgana, Montpellier, 1994
  • La Loi de l’alternance, Fourbis, 1997
  • Variations sur des carnets, Cadex Éditions, 2000
  • Le Carnet, Léo Scheer, Paris, 2002

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3439174
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 44301265
  • ISNI: 0000000108926228
  • BNE: XX915545
  • BNF: 119110698 (data)
  • GND: 118925954
  • LCCN: n50036015
  • NDL: 00736233
  • NKC: jn20000810055
  • CiNii: DA02143188
  • SUDOC: 026965933
  • BIBSYS: 90075791
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 03713/eu_l_0567/l0567
  • Wd Datuak: Q3439174