Robert Jungk

Robert Jungk
Bizitza
JaiotzaBerlin, 1913ko maiatzaren 11
Herrialdea Alemania
 Austria
HeriotzaSalzburgo, 1994ko uztailaren 14a (81 urte)
Hezkuntza
HeziketaBerlingo Humboldt Unibertsitatea
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, idazlea, soziologoa eta iritzi-kazetaria
Jasotako sariak
ikusi
  • Right Livelihood Award  (1986)
    Austrian Decoration for Science and Art Austrian Decoration for Science and Art
    Salzburg State Prize for Future Research  (1993)
    Joseph E. Drexel award  (1960)
Izengoitia(k)Jean Pierhal, F. Lefèvre, Arnold de Stael eta Bert Oz
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa The Greens – The Green Alternative (en) Itzuli

IMDB: nm5713412 Discogs: 637594 Edit the value on Wikidata

Robert Jungk (Berlin, Alemania, 1913ko maiatzaren 11 – Salzburgo, Austria, 1994ko uztailaren 14a) austriar idazle eta militante ekologista izan zen.

Biografia

Jatorriz judua zen. Filologia ikasten hasi zen Berlinen, baina naziek agintaritza hartu zutenean alde egin behar izan zuen Alemaniatik. 1944. urtetik aurrera Estatu Batuak hartu zituen bizilekutzat. Zientzia eta teknologiaren hedapenerako artikulu ugari idatzi zituen. Bere lanek oihartzun handia lortu zuten jendearen artean, eta bere iritziek eragin handia izan zuten Estatu Batuetako politika ekologikoan. Manhattan proiektuan lehen arma nuklearrak egin zituzten zientzialariei buruzko liburu bat idatzi zuen, "Ehun eguzki baino distiratsuagoa" (1956), eta Hiroshimako bonba atomikoak eragindako hondamenari buruzko txosten bat argitaratu zuen, "Etorkizuna hasi da" (1959). Berlingo Etorkizunaren Ikerlanetarako Institutuko zuzendari egin zuten, eta energia nuklearraren kontrolik gabeko erabileraren aurka nazioartean sortu zen mugimenduko buruzagietako bat izan zen. Austrian energia nuklearraren erabilpena debekatzeko erreferendumaren alde lan egin zuen. 1992ko lehendakaritzarako hauteskundeetan Berdeen alderdiaren alde azaldu zen. Beste lan batzuen artean ditu: "Bizirik iraungo dugu" (1966) eta "Estatu nuklearra" (1970).

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q72384
  • Commonscat Multimedia: Robert Jungk / Q72384

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 108544718
  • ISNI: 0000000122592332
  • BNE: XX1400321
  • BNF: 119092446 (data)
  • CANTIC: a11137010
  • GND: 118558846
  • LCCN: n79063890
  • NDL: 00444994
  • NKC: skuk0003313
  • CiNii: DA00791267
  • SNAC: w6hn2nxr
  • SUDOC: 026943271
  • BIBSYS: 90178090
  • ICCU: CFIV015158
  • Open Library: OL636309A
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 03305/eu_j_1132/j1132
  • HDS: 028026
  • Wd Datuak: Q72384
  • Commonscat Multimedia: Robert Jungk / Q72384