Rastatteko Ituna

Europa 1713an, Utrecht eta Rastatteko itunen ostean.

Rastatteko Ituna, Rastatteko Bakea ere deitua, Utrechtekoarekin batera Espainiako Ondorengotza Gerrari (1701–1714) amaiera eman zion hitzarmena izan zen. 1714ko martxoaren 6an, Claude Louis Hector de Villars frantsesak eta Eugenio Savoiakoak izenpetu zuten hitzarmena, Rastatteko jauregian. Horren ondorioz, Austriaren esku geratu ziren Espainiak Italian eta Herbehereetan zituen lurraldeak, eta Frantziaren mende geratu ziren Alsazia eta Estrasburgo.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013-10-22 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q163236
  • Commonscat Multimedia: Schloss Rastatt / Q163236

  • Identifikadoreak
  • GND: 1258220318
  • Wd Datuak: Q163236
  • Commonscat Multimedia: Schloss Rastatt / Q163236