Ralph Abernathy

Ralph Abernathy

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaLinden (Alabama), 1926ko martxoaren 11
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoaafro-amerikarra
HeriotzaAtlanta, 1990eko apirilaren 17a (64 urte)
Hobiratze lekuaLincoln Cemetery (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Juanita Abernathy (en) Itzuli
Seme-alabak
ikusi
  • Donzaleigh Abernathy
    Ralph David Abernathy III (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaAlabama State University (en) Itzuli 1948) Zientziatan graduatua : matematika
Clark Atlanta University (en) Itzuli 1951) Arte-masterra : soziologia
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakeskubide zibilen aldeko ekintzailea, ministroa, politikaria, teologoa eta giza eskubideen aldeko ekintzailea
KidetzaKappa Alpha Psi (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaBaptismoa
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata

IMDB: nm0008659 Find a Grave: 8533 Edit the value on Wikidata

Ralph David Abernathy, Sr. (Linden, Alabama, Ameriketako Estatu Batuak, 1926ko martxoaren 11a - Atlanta, Georgia, Ameriketako Estatu Batuak, 1990eko apirilaren 17a) apaiz baptista eta eskubide zibilen aldeko buruzagia izan zen.

Bizitza

1948an artzain baptista ordenatu, 1950ean Alabaman matematikan lizentziatu eta 1951n soziologiako doktoregoa lortu zen Atlantako Unibertsitatean. Urte horren amaieran, Montgomeryko eliza baptistaren artzain bilakatu zen Alabaman. Martin Luther Kingekin batera, beltzentzat berdintasuna lortzea helburu zuten hainbat erakunde sortu zituen Estatu Batuetan; haren laguntzailerik gertukoena izan zen Abernathy 1950eko hamarkadaren bukaeran, eta 60koaren hasieran egin ziren eskubide zibilen aldeko kanpainetan. 1961ean Georgiako Atlantan aritu zen artzain-lanetan. King eta Abernathy sarritan kartzelatu zituzten desobedientzia zibileko ekintzengatik. 1968an Luther King hil zutenean, Abernathyk Southern Christian Leadership Conference (SCLC) erakundearen lehendakaritza hartu, eta Estatu Batuetako beltzen eskubide zibilen aldeko kanpainetan lan egiten jarraitu zuen. 1977 arte izan zen SCLCren lehendakari. 1989an bere autobiografia argitaratu zuen.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ralph Abernathy Aldatu lotura Wikidatan
  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q545488
  • Commonscat Multimedia: Ralph David Abernathy / Q545488

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 92869358
  • ISNI: 0000000114953345
  • BNF: 161585177 (data)
  • GND: 118942646
  • LCCN: n87870916
  • NKC: kup19970000000098
  • NLA: 35603691
  • NARA: 10570514
  • SNAC: w6kt7jhc
  • SUDOC: 083204709
  • BIBSYS: 1542227321697
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 00022/eu_a_0227/a0227
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q545488
  • Commonscat Multimedia: Ralph David Abernathy / Q545488