Quintana Roo

Quintana Roo
Administrazioa
Herrialdea Mexiko
HiriburuaChetumal
GobernadoreaCarlos Joaquín González
LaburduraQ.Roo
Diputatuak8
Geografia
Koordenatuak19°36′N 87°55′W / 19.6°N 87.92°W / 19.6; -87.92
Azalera42.361 km²
Demografia
Biztanleria1.325.578 biztanle (2010[1])
Dentsitatea31.29 bizt/km²
http://www.qroo.gob.mx/

Quintana Roo Mexikoko 31 estatu federaletako bat da, herrialdearen hego-ekialdean dagoena, Yucatán penintsulan. Iparraldean Yucatánekin du muga, mendebaldean Campecherekin eta hegoaldean Belize eta Guatemalarekin. Ekialdean 865 kilometroko ertza du Karibe itsasoan. 42.361 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 1.325.578 biztanle zituen 2010ean.[1] Hiriburua Chetumal da, nahiz eta hiri handiena eta ezagunena Cancún den. Maien zibilizazioaren garaiko aztarna ugari daude.

Historia

Maien lurraldea izan zen espainiarrek menderatu zuten arte (1517 inguruan). 1847ko matxinadaren ondoren indiarrek berreskuratu zuten.

Ekonomia

Ekonomia jarduera nagusia basoen ustiatzea da, txikle eta kopra zuhaitzena bereziki, baina arrantzak ere garrantzia du.

Quintana Roo

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017/11/17 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. a b Macmillan, Palgrave, The Statesman's Yearbook 2017: The Politics, Cultures and Economies of the World, 823. orrialdea, Macmillan Publishers, books.google.es

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q80245
  • Commonscat Multimedia: Quintana Roo / Q80245

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 147753784
  • BNF: 121875846 (data)
  • GND: 4048089-6
  • LCCN: n81033956
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Lekuak
  • OSM: 2614434
  • TGN: 1001937
  • Wd Datuak: Q80245
  • Commonscat Multimedia: Quintana Roo / Q80245


Mexiko Mexikoko Estatuak Mexiko


31 estatuak: Aguascalientes · Campeche · Chiapas · Chihuahua · Coahuila de Zaragoza · Colima · Durango · Guanajuato · Guerrero · Hego Kalifornia Beherea · Hidalgo · Jalisco · Kalifornia Beherea · Mexiko · Michoacan · Morelos · Nayarit · Nuevo León · Oaxaca · Puebla · Queretaro Arteaga · Quintana Roo · San Luis Potosí · Sinaloa · Sonora · Tabasco · Tamaulipas · Tlaxcala · Veracruz · Yucatán · Zacatecas
Barruti Federala: Mexiko Hiria