Probabilitateari buruzko glosarioa

Probabilitateari buruzko glosario honetan terminoek jakintza arloaren garapen-ordenari jarraitzen du.

  • Zorizko saiakuntza: zoriagatik hainbat emaitza desberdin izan ditzakeen fenomenoa.
  • Gertakizuna edo gertaera: zorizko saiakuntza baten ondoriozko emaitza bat.
  • Lagin-espazioa: zorizko saiakuntza bateko gertakizun posible guztien multzoa.
  • Probabilitatea: 0-1 bitatreko zenbaki bat, gertakizun baten ziurgabetasuna adierazten duena.
    • Gertaera ziurra: 1 probabilitatea duen gertakizuna.
    • Gertaera ezinezkoa: 0 probabilitatea duen gertakizuna.
  • Aurkako gertakizunak edo gertakizun osagarriak: A {\displaystyle A} eta A ¯ {\displaystyle {\overline {A}}} izenda daitezke eta bata gertatzen ez denean bestea gertatzen dela adierazten du (adibidez, gizon eta emakume). Hau betetzen da: P ( A ¯ ) = 1 P ( A ) {\displaystyle P({\overline {A}})=1-P(A)} .
  • Bilketa: bi gertakizunetako bat edo biak gauzatzea adierazten duen eragiketa eta dagokion probabilitatea. A B {\displaystyle A\cup B} adierazpenak A eta B gertakizunen bilketa adierazten du.
  • Ebaketa: bi gertakizunak batera gertatzea adierazten duen eragiketa. A B {\displaystyle A\cap B} adierazpenak A eta B gertakizunen ebaketa adierazten du.
  • Bateragarritasuna eta bateraezintasuna: bi gertakizun edo gehiago bateragarriak dira batera gerta daitezkeenan; bestela bateraezinak dira. Gertakizun bateraezinen ebaketa hutsa da. Gertakizun bateraezinen bilketaren probabilitatea gertakizun horien probabilitateak gehituz kalkulatzen da: P ( A 1 A 2 A n ) = P ( A 1 ) + P ( A 2 ) + + P ( A n ) {\displaystyle P(A_{1}\cup A_{2}\cup \ldots \cup A_{n})=P(A_{1})+P(A_{2})+\ldots +P(A_{n})}
  • Kenketa: gertakizun bat bai baina bestea ez gertatzea adierazten duen eragiketa. A B {\displaystyle A-B} adierazpenak A ken B eragiketa, A gertatzea baina B ez, adierazten du.
  • Inklusio-esklusio erregela: bereziki gertakizun bateragarrien bilketaren probabilitatea kalkulatzeko erabiltzen den formula.
  • Baldintzapeko probabilitatea edo probabilitate baldintzatua: gertakizun bat gauzatu dela jakinda, beste gertakizun baten probabilitatea. P ( A / B ) {\displaystyle P(A/B)} adierazpenak B baldintzapeko (B gertatu dela jakinda) Aren probabilitatea adierazten du.
  • Biderketa-erregela: ebaketa baten probabilitatea kalkulatzeko erabiltzen den formula: P ( A 1 A 2 ) = P ( A 1 ) P ( A 2 / A 1 ) {\displaystyle P(A_{1}\cap A_{2})=P(A_{1})P(A_{2}/A_{1})} .
  • Independentzia: bi gertakizun elkarrekiko independenteak dira bata gauzatzean bestearen probabilitatea aldatzen ez denean, hau da, batak besteari buruzko informazioarik gaineratzen ez duenean bestearen probabilitateari buruz.
  • Bayesen teorema: hasierako probabilitate multzo bat beste gertakizun bat gauzatu dela jakinda aldatu edo egokitzea ahalbidetzen duen teorema.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12266214
  • Wd Datuak: Q12266214