Ponpeio Estrabon

Ponpeio Estrabon

Irudi gehiago
Antzinako Erromako senataria

ezezaguna - ezezaguna

Erromako kontsula

K.a. 89 - K.a. 89
Kuestore


Pretore


Plebearen tribunoa

Bizitza
JaiotzaPizeno, K.a. 135
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaErroma, K.a. 87 (47/48 urte)
Heriotza modua: gaixotasun infekziosoa
Familia
AitaSextus Pompeius
Amaezezaguna
Ezkontidea(k)Lucilia (en) Itzuli
Seme-alabak
ikusi
  • Ponpeio
    Pompeia (en) Itzuli
    Pompeia (en) Itzuli
Anai-arrebak
ikusi
  • Sextus Pompeius (en) Itzuli
LeinuaPompeia gens (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
JarduerakAntzinako Erromako politikaria

Gneo Ponpeio Estrabon (latinez: Gnaeus Pompeius Strabo; Pizeno, K.a. 135 – Erromatik hurbil, K.a. 87) Antzinako Erromako militar eta politikaria izan zen, kontsula K.a. 89an.

Bizitza

Gneo Ponpeio Estrabon Pizenon jaio zen K.a. 135ean. Probintziarren aurkako aurreiritziak gaindituz, senatari hautatua izan zen; Pompeii familiako lehenbizikoa izan zen maila hori lortzen. Sardiniako kuestore (K.a. 103), pretore (K.a. 94) eta Siziliako propretorea (K.a. 93) izan zen.[1]

Gaitasun militarra erakutsi baitzuen, kontsul izendatu zuten K.a. 89an, Aliatuen Gerra betean, eta Erromako armadaren burua izan zen Italiako iparraldean. Bertan, Asculum setiatu eta, K.a. 89ko azaroan, hartu zuen. Gudu horretan lagundu zioten Hispaniako 30 zalduni erromatar hiritartasuna eman zien; haien izenak Ascoliko brontzea-n jasorik daude.[2]

Gerra amaitutakoan, Pizenora itzuli zen bere soldaduekin. K.a. 87an, Silak laguntza eskatu zion Gaio Mariori aurre egiteko. Hala ere, desadostasunak zirela eta, Silak armadaren buruzagitzatik kendu eta Kinto Ponpeio Rufo jarri zuen haren ordez. Estrabonen soldaduek, berriz, buruzagi berria hil zuten. Nolanahi ere, urte hartan bertan hil zen Estrabon, izurriteak jota. Orduan, Ponpeio Handiak, Estrabonen semeak, Pizenora eraman zituen aitaren legioak.

Erreferentziak

  1. Pompey. 1911 Encyclopædia Britannica, Volume 22, en.wikisource.org (Noiz kontsultatua: 2021-1-24).
  2. Amela Valverde, Luis. La Turma Salluitana y su relación con la clientela pompeyana. Veleia, 17 (2000), 79-92, addi.ehu.es (Noiz kontsultatua: 2021-1-25).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q336538
  • Commonscat Multimedia: Gnaeus Pompeius Strabo / Q336538

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 251716614
  • ISNI: 0000000375122654
  • GND: 118792784
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • GEA: 10326
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q336538
  • Commonscat Multimedia: Gnaeus Pompeius Strabo / Q336538