Perretxiko

Amanita muscaria.

Perretxikoa zenbait onddok esporen gordeleku gisa ekoizten duten fruitu-gorputza da. Oro har, hizkera arruntean perretxiko deitzen zaio Agaricomycetes taldeko onddoek eratzen duten fruitu-gorputzari eta hanka batez, txapel batez eta txapel azpian esporak gordetzen dituzten orriz edo belakiz osatutakoari. Hala ere, zentzu hertsian perretxikoek beste ezaugarri batzuk ere eduki ditzakete: hanka gabekoak izan daitezke, txapelik gabekoak, etab, eta beste talde batzuetakoak izan daitezke, Ascomycota taldekoak esaterako. Badaude beste izen batzuk perretxiko-talde espezifikoagoak izendatzeko, hala nola astaputzak, karraspinak edo zakilak. Perretxiko gehienak basidiomizetoen klasekoak dira, baina perretxikotzat hartzen dira zigomizetoen eta askomizetoen klaseko zenbait mota ere, mortxelak eta trufak adibidez. Perretxiko ordenarik ezagunenak ziza-horiak, agarikoak, esne perretxikoak eta onddoak dira.

Araban eta Nafarroa Garaian, gaztelaniaz[1] hitz egitean, perretxiko terminoa espezie bakarra izendatzeko erabiltzen da: udaberriko zizazuria, alegia[2][3][4].

Jangarriak

Boletus aereus, 1789ko marrazkiak.
Artikulu nagusia: «Ziza jangarri»

Jangarriak ez direnak

Pozointsuak

Kanpo loturak

  • (Gaztelaniaz)"Oñatiko perretxiko batzuen azalpena" (Bittor Altube).

Bibliografia

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Gran enciclopedia de setas y hongos. Servilibro D.L. 2000 ISBN 84-7971-302-X. PMC 1026167138. (Noiz kontsultatua: 2020-11-29).
  2. (Gaztelaniaz) Setas del País Vasco : guía y recetas de cocina.. ISBN 978-84-677-6355-3. PMC 1103703922. (Noiz kontsultatua: 2020-11-29).
  3. (Gaztelaniaz) Laskibar Urkiola, Xabier.. ([2001]). Hongos : (setas) : guía de los hongos del País Vasco (I. alea). Elkarlanean ISBN 84-8331-095-3. PMC 433039118. (Noiz kontsultatua: 2020-11-29).
  4. (Gaztelaniaz) Laskibar Urkiola, Xabier.. (cop. 2001). Hongos : guía de los hongos del País Vasco : setas (II. alea). Elkarlanean ISBN 84-8331-095-3. PMC 1120598096. (Noiz kontsultatua: 2020-11-29).
  5. (Gaztelaniaz) Aranzadi Unamuno, Telesforo de, 1860-1945.. (2009). Setas ú hongos del País Vasco : guía para la distinción de los comestibles y venenosos, los parásitos de plantas cultivadas y enumeración sistemática de los indiferentes. Editorial Maxtor ISBN 84-9761-625-1. PMC 535498732. (Noiz kontsultatua: 2020-11-29).
  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.