Kardu-ziza

Kardu-ziza
Irudi gehiago
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaPleurotaceae
GeneroaPleurotus
Espeziea Pleurotus eryngii
Quél., 1872
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel zapaldua
 
himenioa dekurrentea da
 
hanka biluzik dago
 
espora zuriak dauzka
 
saprobioa da
 
jateko bikaina da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Kardu-ziza[1] (Pleurotus eryngii) Pleurotaceae familiako perretxiko jangarri bat da.[2] Arrunta da Mediterraneo inguruko eskualdeetan (Europako hegoaldean, Afrikako iparraldean eta Ekialde Hurbilean), eta merkaturatzeko lantzen da gaur egun munduko toki askotan, batez ere Asian.

Deskribapena

Pleurotus eryngii Pleurotus generoko espezierik handiena da. Genero berekoa da Pleurotus ostreatus ezaguna ere. Hanka zuri lodi eta haragitsua dauka, eta txapel txikia.

Txapela 5 eta 10 zentimetro artekoa da ale helduetan. Ganbila da jaiotzean, baina laster lautzen da, eta azkenean pixka bat hondoratzen da erdigunean. Kolore aldakorrekoa da, baina denak dira marroixkak (ilunetik ia zuriraino). Gainazal leuna du, eta ertza kiribildu egiten zaio ale gazteetan.

Orri oso dekurrenteak ditu (Pleurotus generoaren ezaugarri berezia da), oso estuak eta tartean orritxoak dituztela. Ale gazteetan zurixkak dira, geroago gris edo krema kolorea hartzen dute.

Hanka laburra eta potoloa da, kolore argikoa hasieran eta ilunagoa zahartzean. Orokorrean txapelaren albo batean hasten da, nahiz eta erdialdean ere izan daitekeen.

Haragi trinko eta zurruna du, zuria. Usain leuna eta zapore gozoa ditu.

Ekologia

Ozeano Atlantikotik Hego-mendebaldeko Asiaraino hedatzen da, Indiara iritsita. Genero bereko beste espezie batzuk ez bezala, kardu-ziza, izenak berak iradokitzen duen bezala, landare belarkaren bizkarroi ere bada.[3]

Urteko lehen agerraldia udaberrian izan ohi du, eta udazkenean berriro agertzen da.[4] Ia beti karduen eta apiazeoen sustraiei lotuta bizi da, lugorrietan, landu gabeko lursailetan eta bide bazterretan; oro har, landare ostalariak bizi diren tokietan.

Banaketa eremua

Euskal Herrian, arruntagoa da gero eta hegoalderago. Ipar Amerika, Brasil, Europa, Errusia, Turkia, Israel, Erdialdeko Asia, Himalaiako eremua, Txina, Japonia, Australia.

Taxonomia

P. eryngii espezieen konplexu bat da, eta hainbat aldaera deskribatu dira.

  • P. eryngii var. eryngii (DC.) Quél 1872Eryngium espezieei lotutakoak.
  • P. eryngii var. ferulae (Lanzi) Sacc. 1887Ferula communis espezieari lotutakoa.[5]
  • P. eryngii var. tingitanus Lewinsohn 2002Ferula tingitana espezieari lotutakoa.[5]
  • P. eryngii var. elaeoselini Venturella, Zervakis & La Rocca 2000Elaeoselinum asclepium espezieari lotutakoa.
  • P. eryngii var. thapsiae Venturella, Zervakis & Saitta 2002Thapsia garganica espezieari lotutakoa.[6]

Beste aldaera batzuk Ferulago, Cachrys, Laserpitium, eta Diplotaenia generoei lotuta deskribatu dira.[3]

Ikerketa molekularrek erakutsi dute Pleurotus nebrodensis kardu-zizari estuki lotuta dagoela, baina beste espezie bat dela.[3] Pleurotus fossulatus ere hurbileko beste espezie bat da.[3]

Erabilerak

Perretxiko ezaguna da Euskal Herrian, batez ere hegoaldean, eta oso estimatua da.

Beste Pleurotus espezie batzuk bezala, kardu-zizak nematodoak erasotzen ditu eta horiek kontrolatzeko metodo bat izan daiteke.[7]

Galeria

Erreferentziak

  1. «Kardu-ziza». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2021-04-12.)
  2. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  3. a b c d (Ingelesez) Zervakis, Georgios I.; Venturella, Giuseppe; Papadopoulou, Kalliopi. (2001). «Genetic polymorphism and taxonomic infrastructure of the Pleurotus eryngii species-complex as determined by RAPD analysis, isozyme profiles and ecomorphological characters» Microbiology 147 (11): 3183–3194.  doi:10.1099/00221287-147-11-3183. PMID 11700370..
  4. (Gaztelaniaz) «Pleurotus eryngii» Fungipedia (Noiz kontsultatua: 2018-04-05).
  5. a b Lewinsohn, D.; Wasser, S. P.; Reshetnikov, S. V.; Hadar, Y.; Nevo, E.. (2002). «The Pleurotus eryngii species-complex in Israel: Distribution and morphological description of a New Taxon» Mycotaxon 81: 51–67..
  6. Venturella, G.; G. Zervakis; A. Saitta. (2002). «Pleurotus eryngii var. thapsiae var. nov. from Sicily» Mycotaxon 81: 69–74..
  7. «Predatory Activity of the Fungus Pleurotus eryngii on Ancylostoma caninum Infective Larvae» SOJ Veterinary Sciences 2015eko ekaina.

Kanpo estekak

  • (Ingelesez) Pleurotus eryngii Mycobank webgunean
  • (Gaztelaniaz) Pleurotus eryngii Fungipedian
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q901105
  • Commonscat Multimedia: Pleurotus eryngii / Q901105

  • Datu taxonomikoak
  • BioLib: 323016
  • EOL: 1029553
  • GBIF: 2526637
  • Index Fungorum: 170772
  • MycoBank: 170772
  • NCBI: 5323
  • Wd Datuak: Q901105
  • Commonscat Multimedia: Pleurotus eryngii / Q901105
  • i
  • e
  • a
Euskal Herriko perretxiko eta onddoak
Agaricales‎
Agaricaceae
  1. Agaricus : Agaricus abruptibulbus | Agaricus benesii | Agaricus bresadolanus | Agaricus cappellianus |Agaricus comtulus | Agaricus gennadii | Agaricus impudicus | Agaricus langei | Agaricus moelleri | Agaricus pilatianus | Agaricus urinascens | Anis-azpibeltza | Astaputz elur zuria | Azpibeltza | Azpibeltz almendrausaina | Azpibeltz eraztunbikoa | Azpibeltz odoltsua | Azpibeltz tintausain argia | Azpibeltz tintausain-iluna | Barrengorria | Basoetako azpibeltza | Txanpiñoia
  2. Calvatia : Astaputz erraldoia | Astaputz mailukatua
  3. Cyathus : Cyathus stercoreus | Habia ildaskatua | Habia leuna
  4. Cystoderma : Galanperna arrosa | Galanperna zinabrio-kolorea | Galanperna zokousaina
  5. Lepiota : Galanperna arre-lilazeoa | Galanperna lilazeoa | Galanperna ezkatazorrotza | Galanperna hiltzailea | Galanperna usaintsua | Lepiota magnispora | Maluta galanperna
  6. Leucoagaricus : Galanperna faltsua | Galanperna zuria
  7. Lycoperdon : Astaputz biguna | Astaputz gonaduna | Astaputz iluna | Astaputz udarekara | Lycoperdon lividum | Otsoputza | Trikuputza | Zaku-astaputza
  8. Macrolepiota : Galanperna | Galanperna erdizuritua | Galanperna puntaduna
  9. Psathyrellaceae : Urbeltz argala | Urbeltz elurzuria | Urbeltz gorritzailea | Urbeltz mikaduna | Urbeltz ugaria | Urbeltz zuri-beltza
  10. Besteak : Astaputz belzkorra | Astaputz berunkara | Galanperna mamigorrizka | Galanperna piriniarra | Habia horia | Larre-astaputza | Leucocoprinus birnbaumii | Leucocoprinus brebissonii | Melanophyllum haematospermum

Amanitaceae

  1. Amanita : Amanita eliae | Amanita irintsu | Amanita mairei | Amanita proxima | Ardotsua | Galdakao lanperna | Hiltzaile berdea | Hiltzaile goiztiarra | Hiltzaile konkorduna | Kukuma | Kukumelo ezkatagrisa | Kukumelo grisa | Kukumelo gris-marroia | Kukumelo ilun-horia | Kukumelo laranja | Kukumelo luzea | Kukumelo marroiska | Kuletoa | Kuleto faltsua | Lanperna | Lanperna ezkatahoria | Lanperna ezkatazorrotza | Lanperna horia | Lanperna iluna | Lanperna irintsua | Lanperna limoia | Lanperna txarra | Lanperna zuria
  2. Limacella : Ardo koloreko limazela | Limacella guttata | Limacella illinita

Bolbitiaceae : Bolbizio horia | Konozibea | Konozibe samurra | Larre-orribeltza | Orribeltz arraultzerdia | Orribeltz berdexka
Clavariaceae : Atzapar puntagorria | Txitxardin horia | Txitxardin zuria
Coprinaceae : Drosofila malkoduna | Suge-ziza zuriska | Urbeltz galparduna
Cortinariaceae

  1. Cortinarius : Builliard sarea | Cortinarius ochroleucus | Cortinarius saginus | Cortinarius salor | Cortinarius torvus | Cortinarius triumphans | Errozitea | Muki-sare ezpainzimurra | Muki-sare hankanabarra | Muki-sare marroia | Muki-sare orriurdina | Sare bikaina | Sare D.D.T. usaina | Sare hiltzailea | Sare kanela kolorea | Sare lila luzea | Sare marragorria | Sare mingotsa | Sare odoltsua | Sare orriberunkara | Sare orrigorria | Sare purpura hiltzailea | Sare purpurakorra | Sare ubela | Sare zuriubela | Sarehori hiltzailea | Sarehori polita | Sarekoa | Sareokre ezkatatsua | Sareoliba arbiusaina | Urdintxua | Zare zinabrioa

Entolomataceae : Aprileko azpiarrosa | Azpiarrosa goiztarra | Azpiarrosa hankaberdea | Azpiarrosa klorousaina | Azpiarrosa maltzurra | Errotaria
Hydnangiaceae : Lakaria arrunta | Lakaria ubela
Hygrophoraceae

  1. Hygrocybe : Ezko arrosa-ubela | Ezko berdeska | Ezko gibelgorria | Ezko gorri-handia | Ezko gorri-konikoa | Ezko gorri-txikia | Ezko herdozuria | Ezko horia | Ezko hori-konikoa | Ezko mingotsa | Ezkotxoa | Ezkotxo gorria | Ezkotxo horia | Hygrocybe aurantiosplendens | Hygrocybe citrina | Hygrocybe murinacea | Hygrocybe ovina | Hygrocybe persistens | Hygrocybe quieta | Hygrocybe unguinosa
  2. Hygrophorus : Baso-ezkoa | Ezkazuri lingirdatsua | Ezko almendrausaina | Ezko elur zuria | Ezko gibel-gorria | Ezko hori-zuria | Ezko kolorebikoa | Ezko oliba-zuria | Hygrophorus latitabundus | Martxoko ezkoa | Negu-ezkoa | Olerkari-ezkoa | Pagadi-ezko zurixka
  3. Besteak : Belardi-ezkoa | Ezko orriarrosaLichenomphalia umbellifera

Hymenogastraceae

  1. Galerina : Galera hiltzailea
  2. Hebeloma : Arbiki argia | Arbiki azukrerrea | Arbiki erroduna | Arbiki falkaduna | Arbiki pintoa
  3. Sorgina : Sorgin zorrotza

Inocybaceae :

  1. Crepidotus :‎ Txirla arrunta | Txirla biguna
  2. Inozibe : Inocybe dulcamara | Inocybe praetervisa | Inozibe hiltzailea | Inozibe lotsatia | Inozibe udareusaina | Inozibe zolaurdina | Inozibe zuria

Lyophyllaceae : Lyophyllum loricatum | Niktali handia | Niktali txikia | Ziza belzkorra | Ziza erroluzea | Ziza zaulia | Ziza zuri-morea | Zizazuria
Marasmiaceae

  1. Marasmiellus : Adarretako marasmioa | Marasmiellus candidus
  2. Marasmius : Marasmio gurpiltxoa | Marasmio jangarria | Marasmio jangarri faltsua | Marasmius cohaerens | Wynne marasmio
  3. Mycetinis : Marasmio baratxuria | Marasmio baratzuri txikia
  4. Rhodocollybia : Kolibia gurinkara | Kolibia hanka-bihurria | Kolibia herdoildua
  5. Besteak : Apo-ziza | Arrain-ziza | Kolibia sustraitsua | Marasmio zolahoria | Pinotxa-kolibia | Pleurocybella porrigens | Shiitakea

Mycenaceae

  1. Mycena : Kanpaitxo arbiusaina | Kanpaitxo arrosa | Kanpaitxo azpiluna | Kanpaitxo errotaria | Kanpaitxo esnegorri handia | Kanpaitxo lingirdatsu horixka | Mycena acicula | Mycena arcangeliana | Mycena crocata | Mycena galopus | Mycena inclinata | Pinotxa-kanpaitxoa
  2. Besteak : Belarri mingotsa

Omphalotaceae

  1. Gymnopus : Gymnopus aquosus | Gymnopus hariolorum | Haritz-marasmioa | Kolibia marroia | Marasmio arrosa | Marasmio hankagorria | Marasmio kirastuna | Marasmio mordoskatua

Physalacriaceae

  1. Armillaria : Armillaria ostoyae | Armillaria tabescens | Enbor-ziza
  2. Besteak : Kolibia erroluzea | Kolibia lingirdatsua | Kolibia zolabeltza | Pinotxa-kolibia mina | Xerula pudens

Pleurotaceae : Belarri landua | Belarri lurtarra | Belarri luzea | Belarri zurixka | Kardu-ziza | Pipa-belarria
Strophariaceae

  1. Hypholoma : Suge-ziza gozoa | Suge-ziza mingotsa | Suge-ziza teilakolorea
  2. Pholiota : Baso erreetako egur-ziza | Egur-ziza bidaiaria | Egur-ziza ezkatatsua | Egur-ziza horilaranja | Urrezko egur-ziza
  3. Stropharia : Gorotz-sorgin txikia | Sorgin berdexka | Sorgin handi-marroia | Sorgin horixka
  4. Besteak : Egur-ziza aldakorra | Egur-ziza bikaina | Egur-ziza zola zuria | Landaburu goiztiarra | Makal-ziza | Makalhilkaria | Sorgin hankaezkatatsua

Tricholomataceae

  1. Clitocybe : Anis-klitozibe berdea | Anis-klitozibe zuria | Basoetako klitozibe zuria | Bideetako klitozibe zuria | Bitigar erraldoia | Errotari faltsua | Ilarraka | Inbutua | Klitozibe errotsua | Klitozibe kolorebikoa | Klitozibe teilakolorea | Klitozibe zikinusaina | Klitozibe zilborduna | Klitozibe zolalodia
  2. Lepista : Klitozibe ezpaingorria | Larramendi-ziza | Ziza ahul-hankaurdina | Ziza hankamorea | Ziza hankaurdina | Ziza mordoskatua | Ziza usaintsua | Ziza zuri-urdina
  3. Leucopaxillus : Bitigar hirukolorea | Bitigar horiska | Bitigar mingotsa | Bitigar sendoa | Klitozibe erraldoia
  4. Melanoleuca : Melanoleuca cognata | Ugatz-ziza argia | Ugatz-ziza arrunta | Ugatz-ziza handia | Ugatz-ziza hankalaburra
  5. Tricholoma : Kirats-ziza horia | Kirats-ziza zuria | Makaldi-ziza | Negrilla ziza horikorra | Pinu-ziza arrunta | Pinudi-ziza marroia | Zaldun-ziza orrihoria | Zaldun-ziza orrizuria | Ziza arrea | Ziza behigorria | Ziza berde-beltza | Ziza eraztun-horia | Ziza erraldoia | Ziza ezkatabeltza | Ziza hori-marroia | Ziza ilun-hankahorixka | Ziza laranja | Ziza marroia | Ziza marroi ezkatatxikia | Ziza marroi-irinusaina | Ziza marroi-usain gabea | Ziza mingotsa | Ziza nabarra | Ziza ubelska-puntaduna | Ziza usozuria | Ziza xaboi usaina | Ziza zuri-marroia | Ziza-ilun lilakorra | Zizazuri mingotsa
  6. Besteak : Belarri orrihoria | Collybia tuberosa | Klitozibe beltza | Sare orrizuria | Urri-ziza | Ziza orrilila | Zumar ziza
Besteak : Ardagaitxoa | Hemimycena cucullata | Idi-mihia | Kosko-ziza zetatsua
Auriculariales
Boletales
Boletaceae
  1. Boletus : Boletus fechtneri | Boletus lateritius | Boletus pseudoregius | Boletus rhodopurpureus | Boletus speciosus | Onddo pinua | Onddo purpura | Onddobeltza | Udako onddozuria | Udazkeneko onddozuria
  2. Leccinum : Artadi onddo belzkorra | Leccinum leucopodium | Leccinum quercinum | Onddo belzkorra | Onddo laranja | Urki-onddoa | Xarma-onddoa
  3. Rubroboletus : Boletus dupainii | Boletus lupinus | Boletus rhodoxanthus | Rubroboletus legaliae | Satan onddoa
  4. Suillellus : Onddo zikina | Quelet onddoa
  5. Besteak : Astaputz-onddoa | Onddo arrea | Onddo astuna | Onddo azpilimoia | Onddo biguna | Onddo erregea | Onddo ezkatatsua | Onddo gorria | Onddo hankaederra | Onddo hankagorria | Onddo hankazorrotza | Onddo iodousaindua | Onddo mingotsa | Onddo urregorria | Onddozuri mingotsa | Piper-onddoa

Gomphidiaceae : Alertze-lerdekia | Lerdeki arrosa | Lerdeki hankahoria | Lerdeki marroia
Gyroporaceae : Onddo gaztaina | Onddo urdinkorra
Paxillaceae : Haltza-onddoa | Orri-onddo hankabeltza | Orri-onddo hiltzailea | Paxillus filamentosus
Rhizopogonaceae : Sasiboilur arrosa | Sasiboilur horia
Sclerodermataceae : Astaputz arrunta | Astaputz izarra | Astaputz tintatzailea | Astaputz ubelska | Scleroderma areolatum | Scleroderma cepa
Suillaceae : Bellini Pinudi-onddoa | Onddo apaina | Onddo kofaduna | Onddo lingirdatsua | Pinudi-onddo horia | Pinudi-onddo klorousaina | Pinudi-onddo likina | Pinudi-onddo pikorduna | Pinudietako behi-onddoa | Suillus collinitus

Besteak : Izarputz higrometroa | Orri-onddo hankagabea | Zizahori faltsua
Cantharellales
Geastrales
Gloeophyllales
Gloeophyllaceae‎ : Hesola-ardagaia | Larruki ubela
Gomphales
Clavariadelphaceae‎ : Joiki arrunta | Joiki gozoa
Gomphaceae : Atzapar ederra | Atzapar horia | Atzapar urregorria | Iltze ubela
Hymenochaetales
Pezizales
Discinaceae : Mitra marroia | Mitra muina

Helvellaceae‎ : 

  1. Helvella‎ : Helvella fusca | Helvella solitaria | Kaliza arrunta | Kaliza hankaluzea | Kaliza zuri-beltza | Mitra beltza | Mitra malgua | Mitra zuria

Morchellaceae‎ : Karraspina arrunta | Karraspina ditarea | Karraspina elata | Karraspina horaila | Karraspina konikoa | Katilu zaintsua | Sasikarraspina
Pezizaceae‎ : Argizarizko katilua | Katilua | Katilu esnehoria | Katilu marroi haundia | Katilu marroi-oliba | Katilu xixkuduna | Koroa ubela
Pyronemataceae‎ : Katilu iluna | Katilu laranjaa | Zedro-katilua
Rhizinaceae‎ : Kaparra
Sarcoscyphaceae : Sarcoscypha | Txanogorritxua

Tuberaceae‎ : Boilurra edo trufa a | Boilur beltza | Boilur txikia | Grisola jatorra | Neguko boilurra | Txerri-grisola | Udako boilurra
Phallales
Phallaceae : Etsai zakila | Izar gorria | Kaiola gorria | Txakur-zakila
Polyporales
Fomitopsidaceae : Alertze-ardagaia | Antrodia serialis | Ardagai ezpaingorria | Fomitopsis rosea | Haritz-ardagaia | Pinu-sustraietako ardagaia | Urki-ardagaia

Ganodermataceae : Ardagai pipa | Ardagai zapalaGanoderma resinaceum
Meripilaceae : Ardagai erraldoia | Ardagai hostotsua
Polyporaceae‎  :

  1. Daedaleopsis : Ardagai gorrikorra | Arte-ardagaia | Gerezi-ardagaia
  2. Lentinus : Katamotz-belarria | Motzondo-belarri ilaunduna | Neguko onddo-ardagaia
  3. Polyporus : Ardagai ezkatatsu-handia | Ardagai ezkatatsu-txikia | Onddo-ardagai zolabeltza
  4. Trametes : Ardagai konkorduna | Larruki ilelatza | Larruki koloreanitza
  5. Besteak : Ardagai gorria | Ardagai horia | Ardagai mehea | Arteadar-ardagaia | Motzondo-belarri leuna | Supizteko ardagaia
Besteak : Ardagaia | Azalore belakia | Lur-ardagaia | Pago-azal ubela
Russulales
Hericiaceae : Auntz-bizarra | Tripaki hankagabea

Russulaceae :

  1. Esnekia (Lactarius) : Esneardotsua | Esnegorria | Esnegorri faltsua | Esnehorikor arrunta | Esneki argia | Esneki arrunta | Esneki gibelkolorea | Esneki hankazulatua | Esneki laranja | Esneki teilamina | Esneki zikina | Esneki zonaduna | Esneki zuri-orriarrosa | Esneki zuri-orribildua | Esneki zuri-orrizabala | Hurrizti-esneki berdea | Istinga-esnekia | Kanfor-esnekia | Lactarius acerrimus | Lactarius acris | Lactarius circellatus | Lactarius decipiens |  Lactarius fluens | Lactarius glyciosmus | Lactarius lilacinus | Lactarius pubescens | Lactarius romagnesii | Lactarius rubrocinctus | Lactarius subdulcis | Lactarius tabidus | Lactarius vietus | Pagadi-esneki berdea
  2. Russula : Gibel beltz-ubela | Gibel hori-ubela | Gibel kamalehoia | Gibel karramarroa | Gibel kuletoa | Gibel-laranja orinduna | Gibelaranja hankagorria | Gibelaranja orinduna | Gibelarrosa goiztiarra | Gibelarrosa horikorra | Gibelarrosa liraina | Gibelberde iluna | Gibelberde orrikrema | Gibelberde orrizuria | Gibelgorria | Gibelgorri geraniousaina | Gibelgorri hankagogorra | Gibelgorri okagarria | Gibelgorri orriurdinska | Gibelgorriska eztiusaina | Gibelgris kirasduna | Gibelhori hankagrisa | Gibelhori orrilaranja | Gibelilun errea | Gibelilun orrimina | Gibelilun orritinkoa | Gibelilun orrizabala | Gibelilun zuri-beltza | Gibelmarroi ildaskatua | Gibelmore hankamorea | Gibelmore hauskorra | Gibelokre almendrausaina | Gibelokre hankazuria | Gibelokre kirasduna | Gibelokre konpotausaina | Gibelokre orrizuria | Gibeloliba | Gibelubel iodousaina | Gibelubel orriahula | Gibelubel orrikrema | Gibelubel polita | Gibelubel puntaduna | Gibeluraina | Gibelurdina | Gibelzuri orribildua | Gibelzuri orrizabala | Pinudi-gibelgorria | Pinudi-gibelubela | Russula decipiens | Russula queletii | Russula veternosa | Urritxa
  3. Besteak : Esnatoa
Besteak : Ahuntz-apoa | Anis-belarria | Ardagai ezpainzuria | Atzapar koral-zuria | Esne arrosakorra | Onddo-ardagai horia | Pinu-azal odoltsua
Thelephorales