Perla ibaiaren delta

Perla ibaiaren delta
MotaAduana-zergarik gabeko eremu eta Ibai delta
Geografia
Map
Koordenatuak22°32′00″N 113°44′00″E / 22.533333333333°N 113.73333333333°E / 22.533333333333; 113.73333333333
Estatu burujabe Txinako Herri Errepublika
Txinako probintziaGuangdong

Perla ibaiaren delta (txinera sinplifikatuz: 珠江三角洲; pinyinez: Zhūjiāng Sānjiǎozhōu), Txinako Herri Errepublikako hegoaldean dagoen gunea da. Perla ibaiaren itsasadarrak Hego Txinako itsasoarekin bat egiten du bertan.

Ekonomia 1970eko hamarkadan liberalizatu zenetik, Txinako gune ekonomikorik garrantzitsuenetakoa da, Shanghairekin batera. Txinako gobernuak Shenzhengo arrantza portua hiri ekonomiko berezi izendatu zuenetik, gunearen hazkundea izugarria izan da.

Inguru naturala eta kokapena

Perla ibaiaren delta Txina hegoaldeko gune metropolitar erraldoia da. Bederatzi prefektura ditu (Guangzhou, Shenzhen, Zhuhai, Dongguan, Zhongshan, Foshan, Huizhou, Jiangmen eta Zhaoqing), eta bi lurralde berezik osatzen dute (Macau eta Hong Kong).

Demografia

Perla ibaiaren deltako biztanleria
Hiria Biztanleak Ehunekoa
Guangzhou 10.045.800 %2 1,56
Shenzhen 8.464.300 % 18,17
Hong Kong 7.000.000 % 15,02
Dongguan 6.864.000 % 14,73
Foshan 6.740.000 % 14,47
Jiangmen 4.126.400 % 8,86
Zhongshan 1.422.600 % 3,05
Zhuhai 1.408.000 % 3,02
Macau 520.400 % 1,12
GUZTIRA 46.591.500
  • Guangzhou: Guangdong probintziako hiriburua da, eta delta osatzen duten hirien artean jendetsuena.
  • Shenzhen: Deng Xiaopingek "Gune Ekonomiko Berezia" izendatu zuen lehen hiria izan zen eta 1970eko hamarkadatik Txinan gehien hazi den hiria da.
  • Hong Kong: 1997. urtera arte, Erresuma Batuaren kolonia, Asiako finantza gunerik garrantzitsuenetakoa da.
  • Dongguan: Guangzhou hiriaren iparraldean dagoen hiria. Perla ibaiaren mendebaldean dago. Txinako merkatal-gunerik handiena dago bertan.
  • Foshan: Antzinako ondarea ondo kontserbatzen duen hiria da: duela mende asko, bertan zeuden portzelana industriengatik ezaguna zen.
  • Jiangmen: Guangdong probintziako bigarren porturik garrantzitsuena dago bertan. Gobernuak gune industrial erraldoia eraiki nahi du portuaren inguruetan.
  • Zhongshan: Guangzhou eta Macau arteko hiria da. Txinan lanparak ekoizteagatik ezaguna.
  • Zhuhai: Macaurekin batera, Txinako Gune Ekonomiko Berezietako bat da. Macauren ondoan dago.
  • Macau: 1999. urtera arte Portugalen kolonia, Macau Txinako gune turistiko garrantzitsua da, eta jokoa legezkoa den hiri bakarra.

Argazkiak

Perla ibaiaren delta osatzen duten hirien argazkiak:

  • Hong Kong
    Hong Kong
  • Dongguan
    Dongguan
  • Foshan
    Foshan
  • Jiangmen
    Jiangmen
  • Zhongshan
    Zhongshan
  • Zhuhai
    Zhuhai
  • Macau
    Macau

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • (Ingelesez) Deltaren satelite bidezko irudiak.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1144286
  • Commonscat Multimedia: Pearl River Delta / Q1144286

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 315131368
  • BNE: XX5017192
  • LCCN: sh91001119
  • SUDOC: 177568992
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q1144286
  • Commonscat Multimedia: Pearl River Delta / Q1144286

Bibliografia

  • KOOLHAAS, REM. Pearl River Delta. Monacelli Press, 2000. ISBN 1-58093-064-6