Pelagianismo

Pelagianismoa Pelagio heretikoak V. mendean sortutako doktrina eta sekta kristaua da. Pelagianismoak ukatu egiten zuen jatorrizko bekatua; doktrina honen arabera gizonak badu bekatua alde batera utzi eta salbazioa iristeko ahalmena, eta ez du graziaren beharrik hori lortzeko. Bestalde, gizonak grazia irabazi egin behar duela zioen, ez datorkiola berez. San Agustin doktrina honen kontra agertu zen. Zenbait kontziliotan pelagianismoaren kontrako iritziak azaldu ziren eta azkenik, 431. urtean Efesoko kontzilioak debekatu zuenez gero desagertu egin zen.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014-10-25 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q122398
  • Identifikadoreak
  • NDL: 00665139
  • NKC: ph124024
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q122398