Pedro Navascues

Pedro Navascues
Bizitza
JaiotzaIruñea, 1903ko azaroaren 13a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaTutera, 1927ko abenduaren 31 (24 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta historialaria

Pedro Navascues Alarcón (Iruñea, 1903ko azaroaren 13a - Tutera, 1927ko abenduaren 31) historialari eta idazle nafarra izan zen, Arturo Kanpionen jarraitzailetzat jotzen dena.[1]

Bizitza

Tuteran zituen sustraiak, eta hiri horretan egin zituen batxilergoko ikasketak, ohorezko aipamenekin bukatu zituenak. Oso gaztetatik bereganatu zituen ideia abertzaleak, Tuterako ikastetxean arazo larriak ekarri zizkiona.

Bizitza laburra izan arren, lan oparoa garatu zuen Navascuesek Nafarroako historiaz, Nafarroako konkistaren garaiaz batik bat. Arturo Kanpionen itzala nabarmena da haren lanetan, Miguel de Orreaga eta I. de Baigorri goitizenekin sinatzen zituenak.

Boletín de la Comisión de monumentos de Navarra aldizkarian eta Euzkadi egunkarian argitaratu zituen hainbat artikulu. Bere lanik garrantzitsuena, hala ere, Amayur, los últimos navarros izan zen, Nafarroako konkista ardatzat hartzen duena. Kanpionen sarrera dakar liburu honek, eta Estornes Lasatarren Auñamendi argitaletxeak kaleratu zuen 1923an.

Tuteran hil zen egilea, 1927an, 24 urterekin, tuberkulosiak jota.

Erreferentziak

  1. Auñamendi Eusko Entziklopedia. Pedro de Navascués de Alarcón. .


Biografia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12265691
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 5503147270700435700009
  • ISNI: 0000000439836729
  • BNE: XX1046702
  • LCCN: n80121317
  • Open Library: OL1664122A
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Auñamendi: 98075
  • GEN: 15178
  • Wd Datuak: Q12265691