Pedro José Galíndez

Pedro José Galíndez

Portugaleteko alkatea

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPedro José de Galíndez Vallejo
JaiotzaKensington eta Portugalete, 1892ko urtarrilaren 1a
Herrialdea Espainia
HeriotzaNeguri, 1971ko urtarrilaren 1a (79 urte)
Familia
Familia
ikusi
  • Prisca Arana Mendiolea (amaldeko ama)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakskipperra eta abokatua
Parte-hartzailea
  • sailing at the 1928 Summer Olympics – 6 metre class (en) Itzuli

Pedro José Galíndez Vallejo (Portugalete edo Londres, 1885 edo 1892ko urtarrilaren 1a - Neguri, Getxo, 1971ko urriaren 2a[1]), Peru Galindez gisa ezaguna[2], euskal skipper eta abokatua izan zen[3].

Biografia

El Saltillo jauregia, Portugalete

María Vallejo Arana eta Pedro José Galíndez Quintanaren semea.[4]

Jaiotza data eta lekuari buruzko bertsio desberdinak daude. Batetik, 1892an jaio zela esaten da, El Saltillo jauregian.[4] Bestetik, Londresen jaio zela adierazten da, 1885ean.[5]

Mercedes Maiz Velarde emaztearekin batera, El Saltillo izeneko jauregia "Casa del Salvador" Patronatoari emateko gomendioa zion amari,1950ean.[4][5] Ondoren, eraikinaren berrikuntzak ordaindu zituzten.[5]

1918ko azaroaren 15ean Banco Comercial Agrícolaren sortzaileetako bat izan zen. Banco de Vizcayako lehendakari-ordea izan zen, baita Bilboko Merkataritza Ganberako lehendakaria ere.[4] Horrez gain, Portugaleteko alkatea, Bilboko Adingabeen Auzitegiaren lehendakaria eta Bizkaiko Adingabeen Babeserako Erkidego Batzordeen (Juntas Provinciales de Protección de Menores de Vizcaya) kidea izan zen,[4] non gerrako umeen errepatriaziorako batzordean parte hartu zuen, besteak beste.[6]

1928an Amsterdamgo Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen.[7]

Palmaresa

Urtea Txapelketa Lekua Emaitza
1928 Olinpiar Jokoak Amsterdam Herbehereak 13.a

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz)Eskela
  2. PERU GALÍNDEZ
  3. Auñamendi Entziklopedia
  4. a b c d e (Gaztelaniaz) «Pedro J. Galíndez - Escuela de Ingeniería de Bilbao - UPV/EHU» Escuela de Ingeniería de Bilbao (Noiz kontsultatua: 2024-02-23).
  5. a b c (Gaztelaniaz) Juan Antonio, Vives Aguilella. (2003). Hogar Saltillo. 50 Años de vida familiar. Asociación Casa del Salvador.
  6. (Gaztelaniaz) Memoria de la Junta Provincial de Protección de Menores de Vizcaya (1932-1939). Bilbao.. Bilbo: Junta Provincial de Protección de Menores de Vizcaya.
  7. www.sports-reference.com

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q19662851
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Auñamendi: 55798
  • Wd Datuak: Q19662851