Patsy O'Hara

Patsy O'Hara

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaDerry, 1957ko uztailaren 11
Herrialdea Irlandako Errepublika
HeriotzaMaze espetxea, 1981eko maiatzaren 21a (23 urte)
Heriotza moduasuizidioa: Ahuleria
Jarduerak
Jarduerakiraultzailea
Zerbitzu militarra
Adar militarraIrlandako Nazio Askapenerako Armada
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Irlandar Alderdi Errepublikazale Sozialista

Find a Grave: 6904866 Edit the value on Wikidata

Patsy O'Hara, irlanderaz Peatsaí Ó hEadhra (1957ko uztailaren 11, Derry – 1981eko maiatzaren 21a, Maze espetxea) INLAko kidea izan zen. 1981eko Irlandako gose greban hil zen 10 errepublikar presoetako bat izan zen.

1971an Fianna Éireann gazte erakundeko kide egin zen. 1971an aurretiko epaiketarik egin gabe eta Sean anaiarekin batera Long Kesh espetxean preso sartu zuen. 1971ko amaieran barrikada bat jartzen ari zela britainiar soldadu batek tiroz zauritu zuen. Zaurien ondorioz ezin izan zuen eskubide zibilen aldeko 1972ko Igande Odoltsuko Martxan parte hartu izan. 1974ko urrian berriz ere Long Keshen preso sartu eta 1975eko apirilean aske utzi zuten, orduan Irlandako Alderdi Errepublikar Sozialistako eta INLAko kide egin zen. 1975eko ekainean Derryn atxilotua izan zen eta beste 6 hilabetez preso eduki zuten. 1976ko irailean berriz ere atxilotua eta 4 hilabetez espetxean egon zen.

1978ko maiatzaren 10ean eta Irlandako Errepublikako Estatu Segurtasunaren aurkako delituen legearen 30. artikuluaren arabera Dublingo O'Connell Street kalean atzemana izan eta 18 orduz atxilotua egon zen. 1979ko urtarrilean Derryra itzuli eta INLAko ekintzetan burubelarri sartu zen. 1979ko maiatzaren 14an atxilotua eta esku-granada baten jabetza izatea leporatu ondoren 1980ko urtarrilean 8 urteko espetxe zigorra ezarri zioten. Espetxean zela INLAko preso taldeen buruzagitza onartu zuen.

1981eko Irlandako gose grebara batu eta hartan parte hartu zuen errepublikar presoetako bat izan zen. 1981eko martxoaren 22an gose grebari ekin zion, hain zuzen ere, lehenbiziko gosegrebalaria izan zen Bobby Sands hasi eta bi astetara. Maiatzaren 21an eta Maze espetxean, gaueko 23:29etan 23 urte zituela zendu zen, 61 egunez gose-greban egon ondoren. Gurasoek bere azken borondatea errespetatuz bizia salbatzeko medikuen laguntzari uko egin zioten.

Ikus gainera

  • i
  • e
  • a
Hildako grebalariak
Bobby Sands (maiatzaren 5a)  • Francis Hughes (maiatzaren 12a) Raymond McCreesh (maiatzaren 21a)
Patsy O’Hara (maiatzaren 21a) Joe McDonnell (uztailaren 8a)  • Martin Hurson (uztailaren 13a)
Kevin Lynch (abuztuaren 1a)  • Kieran Doherty (abuztuaren 21a)  • Thomas McElwee (abuztuaren 8a)
Michael Devine (abuztuaren 20a)
Biziraun zutenak
Brendan McLaughlin  • Paddy Quinn  • Laurence McKeown  • Pat McGeown  • Matt Devlin  • Liam McCloskey
Patrick Sheehan  • Jackie McMullan  • Bernard Fox  • Hugh Carville  • John Pickering  • Gerard Hodgkins
James Devine


Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q733866
  • Commonscat Multimedia: Patsy O'Hara / Q733866

  • Wd Datuak: Q733866
  • Commonscat Multimedia: Patsy O'Hara / Q733866