Paolo Pezzi

Paolo Pezzi

Irudi gehiago
Archbishop of Moscow (en) Itzuli

2007ko urriaren 27a -
Tadeusz Kondrusiewicz (en) Itzuli
Elizbarrutia: Moskuko Ama Birjinaren artxidiozesia
Ecclesiastical Province of Moscow (en) Itzuli Archbishop of Moscow (en) Itzuli

2007ko urriaren 27a -
Tadeusz Kondrusiewicz (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaRussi, 1960ko abuztuaren 8a (63 urte)
Herrialdea Italia
Hezkuntza
HeziketaSan Tomas Akinokoa Eliz-Unibertsitatea
Pontifical Lateran University (en) Itzuli
Hezkuntza-mailaDoctor of Divinity (en) Itzuli
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea, apaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Paolo Pezzi, Pavel Pezzi izenez ere ezaguna, (errusieraz: Паоло (Павел) Пецци; Russi, 1960ko abuztuaren 8a) italiar-errusiar elizgizona da, Moskuko Ama Birjinaren artxidiozesiako artzapezpikua.

Bizitza

Russin (Italia) jaio zen 1960ko abuztuaren 8an. Filosofia eta teologia ikasi zituen San Tomas Pontifize Unibertsitatean 1985etik 1990era, eta 1990eko abenduaren 22an apaiztu zen[1].

1993az geroztik Errusian lan egin du. 2000an teologiako doktore tesia defendatu zuen. Errusiako hainbat unibertsitatetan etika, antropologia soziala eta elizaren historia irakatsi zituen, besteak beste, Novosibirskeko Estatu Unibertsitatean eta Errusiako Estatu Giza Zientzietarako Unibertsitatean[2]. San Petersburgoko apaizgaitegiko erretore izan zen 2006tik 2007ra[3].

2007ko irailaren 21ean, Benedikto XVI.a aita santuak Moskuko Ama Birjinaren artxidiozesiko artxapezpiku izendatu zuen[1], eta urriaren 27an apezpiku ordenatu zuten[4].

2011n errusiar herritartasuna lortu zuen[5]. 2012an Cor Unum Pontifize Kontseiluko kide izendatu zuten[6].

Erreferentziak

  1. a b (Italieraz) «Nomina dell’Arcivescovo Metropolita dell’Arcidiocesi “della Madre di Dio” a Mosca (Federazione Russa)» Sala Stampa della Santa Sede 2007-09-21 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2009-06-09) (Noiz kontsultatua: 2023-11-27).
  2. (Errusieraz) «Архиепископ Павел Пецци» Римско-католическая Архиепархия Божией Матери в Москве (Noiz kontsultatua: 2023-11-27).
  3. (Ingelesez) «Archbishop Paolo Pezzi» St. James Catholic Church in Yuzhno-Sakhalinsk jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2014-05-23) (Noiz kontsultatua: 2023-11-27).
  4. (Ingelesez) «Archbishop Paolo Pezzi, F.S.C.B.» Catholic Hierarchy (Noiz kontsultatua: 2023-11-27).
  5. (Errusieraz) Указ Президента Российской Федерации о приеме в гражданство Российской Федерации. Москва: Кремль (argitaratze data: 2011-06-26) (Noiz kontsultatua: 2023-11-27).
  6. (Italieraz) «Nomina di membri e di consultore del Pontificio Consiglio "Cor Unum"» Sala Stampa della Santa Sede 2012-10-27 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2013-09-11) (Noiz kontsultatua: 2023-11-27).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1392455
  • Commonscat Multimedia: Paolo Pezzi / Q1392455

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 70740554
  • ISNI: 0000000109854983
  • LCCN: n2001100273
  • ICCU: RAVV537196
  • Wd Datuak: Q1392455
  • Commonscat Multimedia: Paolo Pezzi / Q1392455