Palestinar Lurralde Okupatuak

2007ko mapa

Palestinar Lurralde Okupatuak[1] Zisjordania eta Gazako zerrendak osaturiko eskualdea da. 1948 arte, eskualde hori Palestinako Britainiar Mandatuan zegoen, eta Jordania eta Egiptok (1948) eta Israelek (1967) konkistatua izan zen. 1993an Osloko itunei esker Palestinar Aginte Nazionala sortu zen. Israel da Palestinar Lurralde Okupatuen gaineko subiranotasuna duen potentzia okupatzailea.

Israelgo Gobernuak errepresio politika gogorra egiten du Palestinar Lurralde Okupatuetan. Ekialdeko Jerusalemen eta Zisjordaniako gainerako lurretan etxeak eraikitzeko, palestinarrek israeldar agintarien baimena eskatu behar dute, baina palestinarren baimen eskaera horien % 94ri ezezkoa ematen diete Israelgo agintariek. Israelen jokamoldea da palestinarren etxeak, oinarrizko azpiegiturak eta sostengu iturriak eraistea. Nazio Batuen Erakundeak kalkulatu duenez, Lurralde Okupatuetako palestinarren etxeen % 28 – % 46 bitarte daude eraitsiak izateko arriskuan. 2016. eta 2017. urteetan, 1.628tik gora palestinar beren etxeetatik kanporatu zituen: horietatik % 38 errefuxiatuak ziren; eta erdiak baino gehiago, haurrak. Erasandako haur askok nozitzen dituzte trauma ondoko estresa, depresioa eta antsietatea. Ekialde Hurbileko Palestinar Iheslariei Laguntzeko Nazio Batuen Agentziak (UNRWA) salatu duenez, behartutako lekualdatze hori nazioarteko legearen urratze larria da.[2]

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako toponimia. .
  2. (Gaztelaniaz) UNRWA. (2018ko urtarrila). «Las demoliciones israelíes dejan sin hogar a las familias palestinas» UNRWA.es (Noiz kontsultatua: 2018-01-30).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q407199
  • Commonscat Multimedia: Palestine / Q407199

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 126035157
  • BNF: 16258584j (data)
  • GND: 4448806-3
  • LCCN: no2005070899
  • SUDOC: 028922646
  • Wd Datuak: Q407199
  • Commonscat Multimedia: Palestine / Q407199


Historia
Palestinako Estatua
Artikulu hau Palestinako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.