Pagola

Pagola
 Nafarroa Beherea, Euskal Herria

Bandera


Armarria

Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Beherea
Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
ElkargoaEuskal Hirigune Elkargoa
BarrutiaBaiona
KantonamenduaBidaxunerria, Amikuze eta Oztibarre
Izen ofizialaPagolle
Posta kodea64120
INSEE kodea64441
Herritarrapagolatar
Kokapena
Koordenatuak43°13′27″N 0°59′25″W / 43.2242°N 0.9903°W / 43.2242; -0.9903
Map
Azalera15,90 km2
Garaiera130-648 metro
Distantzia21 km (Donibane Garazitik)
Demografia
Biztanleria (2018:  −5)
DentsitateaERROREA: ezin izan da automatikoki kalkulatu, arazoa konpontzeko egin klik hemen biztanle/km²
Zahartzea[1]% 27,17
Ugalkortasuna[1]‰ 60,51
Ekonomia
Jarduera[1]% 70,59 (2011)
Desberdintasuna[1]% 2,08 (2011)
Langabezia[1]% 4,25 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 62,2 (2010)
Erabilera% 30,33 (2011)


Pagola ([paɣola]) Zuberoako mendebaldeko (Arbaila eskualdea) eta Nafarroa Behereko ekialdeko (Oztibarre eskualdea) udalerri bat da.

Geografia

Ingurune naturala

Pagolako uhaitzak udalerria gurutzatzen du hegoaldetik iparraldera. Huraxe da Zuberoaren eta Nafarroa Beherearen arteko muga; ekialdean dituen herriko lurrak Arbaila eskualdekoak dira; eta mendebaldekoak, Oztibarrekoak, nahiz eta udalerri bakarra den.

Biduzera isurtzen den Larramendiko erreka ere igarotzen da udalerritik.

Udalerri mugakideak

Etxeak eta auzoak

  • Pagola-Oihana

Demografia

Pagola herri txikia izan da beti, baina XIX. mendearen erdialdean 450 biztanle bazituen, ondoren populazioa galduz joan zen eta XX. mendearen bukaeran 350 pertsona inguru besterik ez ziren bizi bertan.

Pagolako biztanleria
Datuen iturburua: INSEE

Politika

Alkateak

Alkatea Agintaldia
Jean Recart 1792-1796
Jean Astaillon 1795-1796
Arnaud Etchegoyen 1796-1798
Bertrand Aguer 1798-1799
Dominique Etcheberry 1799-1801
Jean Recart 1801-1820
Jean Sallaberry 1820-1832
Joseph Etcheberry 1832-1835
Jacques Elischondo 1835-1847
Pierre Laco 1847-1874
Pierre Eraçarret 1874-1881
Pierre Barreix 1881-1884
Jean Casenave 1891-1908
Arnaud Çaldumbide 1908-1935
Pierre Urrutiaguer 1935-1959
Jean-Pierre Çaldumbide 1959-1971
Raymond Urrutiaguer 1971-1977
Michel Etcheber 1977-1989
Gabriel Lopépé 1989-2020
Pierre Etcheber 2020-2026

Garraioa

Udalerriko biztanleek Txik Txak autobus sareko eskaera bidezko garraioa erabili ahal dute astelehenetik larunbatera, Aiziritzera, Amendüzera, Arüera, Arruetara, Donapaleura, Laphizketara, Ozarainera edo Uhartehirira joateko.

Kultura

Euskara

Pagolatar Mixel Etxeber[2] (Ahotsak[3][4] proiekturako)

Pagolan[2] Basabürüako euskara[4] mintzatzen da, zuberotarra.

Maskaradak

2024an, pagolatarrek Zuberoako maskaradak prestatu zituzten, lehen aldiz historian[5].

Pastorala

Pagolak antolatu zuen 1982. urteko pastoral zuberotarra, Pette Basabürü izenekoa eta Junes Casenavek idatzia, eta 2019an Frantxoa Casetek idatzitako Domingo Garat pastorala.

Ondasun nabarmenak

  • Ama Birjinaren Jasokundearen eliza 1893koa da.[6]
  • Forte protohistorikoa aurki daiteke Mehaltzu mendi tontorrean, 648 metrotako altueran, udalerriko punturik garaienean.

Argazki galeria

  • Pagolako eliza
    Pagolako eliza
  • Pagolako pilotalekua
    Pagolako pilotalekua
  • Domingo Garat pastorala Pagolan
    Domingo Garat pastorala Pagolan
  • Pagola herriko Mehaltzu auzoa
    Pagola herriko Mehaltzu auzoa

Pagolatar ospetsuak

  • Frantxoa Caset (1949-), idazlea eta pastoralgilea[7].

Erreferentziak

  1. a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. a b «Pagola - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-23).
  3. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-23).
  4. a b «Basabürüa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-23).
  5. amaiurariar. «Pastoralak hauspotu ditu maskaradak, aire freskoa eta bizia arnasten da Pagolan» dantzan.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-23).
  6. Frantziako Kultura Ministeritza
  7. Frantxoa Caset: “Markatu nautenak ez ditut ahantzi nahi” |. (Noiz kontsultatua: 2024-03-23).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • (Frantsesez) Udalaren webgune ofiziala
  • (Gaztelaniaz) «Pagola», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
  • Joseba Aurkenerena: Domingo Garat pastorala, aro beltzak gogoan [1]
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q778822
  • Commonscat Multimedia: Pagolle / Q778822
  • Wikibooks Liburuak: Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Pagola

  • Identifikadoreak
  • BNF: 152702633 (data)
  • Lekuak
  • OSM: 2531274
  • INSEE: 64441
  • Wd Datuak: Q778822
  • Commonscat Multimedia: Pagolle / Q778822
  • Wikibooks Liburuak: Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Pagola
  • i
  • e
  • a
  • i
  • e
  • a
 Nafarroa Behereko udalerriak
Agaramont
Amiküze
Arberoa
AiherraArmendaritze • Bastida • DonamartiriDonoztiriHeletaIholdiIrisarriIzturitzeMehaine
Baigorri-Ortzaize
AldudeAnhauzeArrosa • Azkarate • BaigorriBankaBidarraiIrulegiLasaOrtzaizeUrepele
Garazi
Oztibarre
¹ Nafarroa Beherea eta Zuberoa arteko mugak erdia zeharkatzen du Pagola udalerria, baina Herri Barnea Zuberoan dago, metro gutxian.