Pafosko gaztelua

Pafosko gaztelua
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Zipre
Zipreren banaketa administratiboaPafosko barrutia
Zipreko hiriaPafos
Koordenatuak34°45′13″N 32°24′25″E / 34.7536747°N 32.4069594°E / 34.7536747; 32.4069594
Map
Gazteluaren oinplanoa.

Pafosko gaztelua (grezieraz: Κάστρο της Πάφου, Kástro tis Pafos, turkieraz: Baf Kalesi) Zipre mendebaldeko Pafos hirian dagoen gaztelua da. Hiriko itsas-portu garrantzitsua babesteko eraiki zen mendebaldeko olatu-hormaren gainean[1].

1935. urtean Pafoseko antzinako monumentua izendatua izan zen eta gaur egun turismoari irekita dago[2].

Historia

965 urtean bizantziarrek eraiki zuten Pafosko gaztelua[3]. 1222. urtean lurrikara batek suntsitu egin zuen eta Lusignan erregeek berreraiki egin zuten. 1373. urtean genovarren eskuratu zuten eta hainbat aldaketa eragin zizkioten, hormak altxatu, putzua eraldatu eta olatu-hormaren zati bat kendu zuten[1]. XV. mendearen amaieran veneziarrek hartu zuten Zipreren kontrola eta 1570an otomandarren eskutan eror ez zedin desmantelatu egin zuten. Otomandarrek uhartea konkistatu zutenean Pafoseko gaztelua berriztu eta gotortu egin zuten 1592. urtean[4].

1970 eta 1971 artean indusketa arkeologikoak egin ziren gazteluan[5].

Erabilera

Pafoseko itsas-portua babesteko helburuaz eraiki bazen ere, historian zehar hainbat erabilera izan ditu; gotorlekua izan da, gartzela ere bai eta XIX. mendean britainiarren agindupean gatz biltegi gisa erabili zen.

Gaur egun Pafoseko Afroditaren jaialdi kulturala ospatzen da urtero eta hainbat opera ikuskizun egiten dira gazteluan[5].

Arkitektura

Gaztelua dorre karratu bat da eta barnean patio bat du. Harri handiez eraikita dago eta leiho gutxi ditu[1].

Beheko solairuan erdiko aretoa dago eta bi alboetan gela txiki asko daude. Gela hauek espetxeko zelda izan ziren otomandarren garaian. Goiko solairuan zeuden gelak otomandar soldaduen bizitokiak izan ziren eta zati handi bat meskita gisa ere erabili izan zen[1].

Teilatuan 12 almena ditu, beste hainbeste kainoiri zegozkionak. Otomandarrek 1878an kainoiak kendu zituzten uhartea britainiarren kontrolpean gelditu zenean[4].

50 metro ekialdera frankoen garaiko dorre baten hondarrak aurkitzen dira[1].

Iruditegia

  • Pafosko gaztelua itsas-portuan.
    Pafosko gaztelua itsas-portuan.
  • Sarrerako zubia.
    Sarrerako zubia.
  • Barnealdeko galeriak.
    Barnealdeko galeriak.
  • Gazteluaren atzekaleko horma.
    Gazteluaren atzekaleko horma.

Erreferentziak

  1. a b c d e (Ingelesez) «Paphos Castle» Cyprus Island 2017-03-15 (Noiz kontsultatua: 2020-11-01).
  2. (Ingelesez) «Pafos Medieval Castle in Cyprus» My Guide Cyprus (Noiz kontsultatua: 2020-11-01).
  3. "Medieval castle of Pafos - A castle which was rebuilt several times during the diverse history of Cyprus". www.cyprusalive.com.
  4. a b «Pafos (Paphos) Castle» www.visitcyprus.com (Noiz kontsultatua: 2020-11-01).
  5. a b «Pafos Aphrodite Festival Cyprus» www.pafc.com.cy (Noiz kontsultatua: 2020-11-01).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2505824
  • Commonscat Multimedia: Fort Paphos / Q2505824

  • Wd Datuak: Q2505824
  • Commonscat Multimedia: Fort Paphos / Q2505824