Pablo Muñoz

Pablo Muñoz

Irudi gehiago
Egin-eko zuzendaria

1992 - 1993
Bizitza
JaiotzaDonostia, 1941eko abenduaren 21a (82 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta kazetaria

Pablo Muñoz Peña (Donostia, Gipuzkoa, 1941eko abenduaren 21a) kazetaria eta idazlea da, Diario de Noticias eta Noticias de Gipuzkoa egunkarien zuzendaria da. Horrez gain, Egineko zuzendaria izan zen. Jokin Muñoz euskal idazlearen osaba da.

Biografia

Pablo Muñoz Politika eta Informazio Zientzietan lizentziatu zen Lovainako Unibertsitatean (Belgika) beka baten bidez fraide izanik. 1960ko hamarkadaren erdialdean sekularizatu zen.[1] Gizarte-gaien ataleko erredaktorea izan zen La Libre Bélgique egunkarian (1966-1967). Gero Egin egunkariaren hasierako proiektuan sartu zen, zuzentzaile, itxierako erredaktoreburu, zuzendari eta gehigarrien editore lanak eginez (1977-1993). Publizitate-sortzailea (1994-1999). Argitalpen-zuzendaria Noticias taldean eta zuzendaria Iruñeko Diario de Noticias egunkarian (1999-2014) erretiroa hartu arte.[2][3]

2006ko uztailaren 11ean Pablo Muñoz atxilotua izan zen, ustez ETAko finantzaketa sarearekin harremana izateagatik. Dena den, lau egun beranduago, uztailaren 15ean, libre utzi zuten 4.000 euroko fidantza ordaindu eta gero.[4] Muñozek Europa Press albiste agentziari egindako adierazpenetan ukatu egin zuen estortsio sarearekin inolako loturarik zuenik. Auzia artxibatua izan zen.[5][1]

Lanak

Artikulugilea da, zenbait hedabidetako kolaboratzailea eta idazlea ere bai. Liburu hauek idatzi ditu

Biografiak

Eleberriak

  • Puertas coloradas (Ttarttalo, 2009)
  • Cruz de tramposos (Ttarttalo, 2010)

Erreferentziak

  1. a b (Gaztelaniaz) VELEZ DE MENDIZABAL AZKARRAGA, Josemari. «Pablo Muñoz. Periodista: No existe un periodismo de investigación sino de recepción de material» www.euskonews.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-11).
  2. Agirre Sorondo, Juan. «Pablo Muñoz eta Mariano Ferrer. Kazetariak: Egitateetan oinarritutako kazetaritza desagertu eta adierazpenetan oinarritutako kazetaritza sortu da, eta gizartearentzat baliagarria izateko bokazioa galdu du lanbideak - Euskonews» www.euskonews.eus (Noiz kontsultatua: 2019-07-26).
  3. (Gaztelaniaz) «PABLO MUÑOZ. Periodista. Jueves, 09 Febrero 2017» Eragin 2017-02-09 (Noiz kontsultatua: 2020-03-11).[Betiko hautsitako esteka]
  4. «Libertad bajo fianza para Muñoz Peña, director de 'Diario de Noticias' | elmundo.es» www.elmundo.es (Noiz kontsultatua: 2020-03-10).
  5. Press, Europa. (2006-07-07). «ETA.-Pablo Muñoz niega tener relación con la red de extorsión, que califica de inmoral» europapress.es (Noiz kontsultatua: 2020-03-10).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12265434
  • Commonscat Multimedia: Pablo Muñoz / Q12265434

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 107002827
  • BNE: XX4886905
  • LCCN: n2011035263
  • Wd Datuak: Q12265434
  • Commonscat Multimedia: Pablo Muñoz / Q12265434